112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OROTZ-BETELU

Aurri egoera deklaratzeko espedientea

Orotz-Beteluko Udalak, 2007ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Agustín Beorlegui Rodríguez arkitektoak 2006ko martxoaren eta 2007ko uztailean emaniko txostenak, zeinetan egiaztatzen baita Olaldeako (Orotz-Betelu) Lantegiaren Auzoan, 31 zenbakiko etxea erortzeko arriskuan dagoela, eta katastroaren arabera finka hori Orotz-Beteluko 1. poligonoko 135. lurzatiari dagokiola eta haren titularrak, berriz, Crisóstomo Lapiedra jaunaren oinordekoak direla.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196. artikuluan, eta Hirigintzako Diziplinari buruzko Erregelamendua ezartzen duen ekainaren 23ko 2187/2002 Foru Legearen 196. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aho batez erabaki da:

1._Aurri egoera deklaratzeko espedientea irekitzea Olaldeako (Orotz-Betelu) Lantegiaren Auzoan, 31 zenbakian dagoen etxeari. Katastroaren arabera finka hori Orotz-Beteluko 1. poligonoko 135. lurzatiari dagokio eta haren titularrak, berriz, Crisóstomo Lapiedra jaunaren oinordekoak dira.

2._Aipatu titularrei, bertan bizi direnei, halakorik bada, eta eskubide errealen titularrei, halakorik bada, entzutea ematea, 15 egun baliodunez, dagokien jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina; bestela, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALan argitaratu eta biharamunetik aitzina, irekitako espedientea aztertu eta beren eskubideen aldeko alegazioak eta dokumentazioa aurkez ditzaten.

3._Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, Beorlegui arkitektoak emaniko txostenekin batean, eta agindua ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko.

4._Aurri prozeduraren xede diren etxe horien titularrei ohartaraztea prozedura hori izapidatu bitartean eta behin betiko ebatzi arte, haien kontserbazioa ez bermatzeagatik eta behar bezain seguru, osasungarri eta txukun ez edukitzeagatik eskatzen ahal zaizkien zernahi erantzukizunpean geldituko direla, etxe horien gaineko betebeharrak zehazten baitira arestian aipatu legezko testuetan.

Orotz-Betelun, 2007ko abuztuaren 22an._Alkatea, Ainhoa Mendía Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0713074