112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2007ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. poligonoko 50. lurzatiaren xehetasun azterlana, Josefina Andión Nos Fernándezek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mendigorrian, 2007ko uztailaren 30ean._Alkatea, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0713139