112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

Herrilurretako lurzatiaren hasierako desafektazioa

Irunberriko Udalak, 2007ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, herrilurretako lurzati hauen desafektazioa:

103.218 metro karratu, 3. poligonoko 116. lurzatikoak.

17.308 metro karratu, 4. poligonoko 560. lurzatikoak.

29.364 metro karratu, 5. poligonoko 86. lurzatikoak.

30.535 metro karratu, 5. poligonoko 700. lurzatikoak.

Desafektazioa eginen da, Nicolás Ayesa Eguarasenak diren lurzati hauekin trukaketa egiteko.

62.101 metro karratu, 3. poligonoko 81. lurzatikoak.

17.583 metro karratu, 3. poligonoko 82. lurzatikoak.

4.960 metro karratu, 3. poligonoko 160. lurzatikoak.

Trukaketaren xedea da lurrak erostea Acciona Widpower, S.A. enpresa paratzeko, Venta de Judas aldean.

Erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatzean, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko da espedientea, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluak aipatzen dituen gainerako agiriekin batera, Nafarroako Gobernuak deklarazio publiko edo soziala egin eta onespena eman dezan.

Irunberrin, 2007ko abuztuaren 14an._Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0712909