112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Kudeaketarako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, Alkatetzaren 2007ko abuztuaren 9ko 44/07 ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Udal Planeko lurzoru urbanizagarri honen jabe guztiekin sinatzekoa: lurzoru urbanizagarri generikoko 1. banaketa eremuko R-1-etik 17-rainoko exekuzio unitateak eta 2. banaketa eremuko I-1-etik 9-rainoko exekuzio unitateak, "Los Pinos" eta "Valpertuna" sektorean, eta"Cerro Valpertuna" eta "Los Pinos" sektoreetakoak, Udalez gaindiko Plan Sektorialaren barnean. Xedea bizitegiak eta golf zelai bat egitea da. Nafarroako Gobernuak 2007ko apirilaren 16an erabaki zuen hura onestea, eta horren ondorioz Fontellasko Udala arduratuko da azpiegitura berriaren proiektua kontratatzeko behar diren kudeaketez, aipatu exekuzio unitate eta sektore guztiak argindarrez hornitu beharrez. Kostua, berriz, ukitutako jabeen kontura izanen da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Fontellasen, 2007ko abuztuaren 10ean._Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0712910