112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASCANTE

Cascanteko Udal Planeko UER-7aren xehetasun azterlana. Hasiera bateko onespena

Cascanteko Udalak, Alkatetzaren 2007ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Cascanteko HAPOko UER-7aren xehetasun azterlana, Bernal Ruberte, S.A.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2007ko abuztuaren 20an._Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0712908