112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

E-1 sektoreko UA-2 unitatearen (131. etxesaila) xehetasun azterlana. Hasiera bateko onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2007ko uztailaren 24ko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen E-1 sektoreko UA-2 unitatearen (131. etxesaila) xehetasun azterlana, Monte Plano, S.A.k sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek epe horretan bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80. artikuluak 70. artikuluari buruz xedatutakoa aplikatuz

Tafallan, 2007ko abuztuaren 7an._Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0712835