II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ARAKIL
Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena
Arakilgo Udalak, 2007ko abuztuaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Satrustegiko 12. poligonoko 260. lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua, Promociones Zarretak sustatua. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134., 76. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Arakilen, 2007ko abuztuaren 13an._Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.
Iragarkiaren kodea: L0712825