112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MIRANDA ARGA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa eta soberako lurzatien deklarazioa

Miranda Argako udalkideek, 2007ko maiatzaren 11n egin bilkuran, aho batez eta, beraz, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuten ondoko hau, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera:

1. Hasiera batean onestea 6. poligonoko 729. lurzatiaren hainbat puskaren kalifikazio juridikoaren aldaketaren espedientea, soberako lurzati deklaratzeko. Lurzati hori Barrio Alto kaleko 17-19 zenbakietan dago. Helburua da aipatu lurzatia jabe mugakideei besterentzea, María Tápiz Tilari eta Construcciones Ibáñez Elizalde, S.L.ri, alegia.

2. Delako espedientea jendaurrera ateratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, auzokideek eta interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Miranda Argan, 2007ko abuztuaren 4an._Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0712817