112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Arbizuko Udalak, 2007ko abuztuaren 23an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi du Arbizuko 1. poligonoko, 508 eta 776. lurzatien xehetasun azterlana, Eusebio Reparaz López jaunak eta Rosa Uncilla Lacunza andreak sustatua, hasierako onespenaren ondoko jendaurreko aldian inork ez baitu alegaziorik egin.

Arbizun, 2007ko abuztuaren 28an._Alkate-udalburua, Jesús María Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0713392