112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLIN

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

María Ascensión Gárriz Ripak, Allingo Udaleko alkate udalburuak, 2007ko abuztuaren 17an eman Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Amillaoko AR-7 banaketa eremuko urbanizazio proiektua, Contec Ingenieros, S.L. eta Francés Olloqui Arquitectos delakoek prestatua eta Allingo Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Allinen, 2007ko abuztuaren 17an._Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0712917