112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Udalaren 2007ko aurrekontua jendaurrean egon den epean ez denez haren aurkako alegaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsi dira aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 28an.

Dirusarrerak:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 9.000,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 588.153,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 15,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 597.168,00 euro.

Gastuak:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 454.546,00 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 137.693,00 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 14,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 3.312,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 1.603,00 euro.

Gastuak, guztira: 597.168,00 euro.

Noainen, 2007ko uztailaren 30ean._Mankomunitateko burua, Miguel Enguita.

Iragarkiaren kodea: L0713021