112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEOTZ

Kreditu gerakina sartzea. Behin betiko onespena

2007ko 80. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 29an, argitara eman zen Leozko Udalaren erabakia. Haren bidez hasiera batean onetsi zen 2007ko udal aurrekontuko 1/2007 aldaketa, kreditu gerakina sartzeko.

Jendaurrean egoteko epea espedientearen kontra inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik,

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, Toki Araubidea Eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004Foru Legeak aldatu baitzuen, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat jo dira eta, beraz, bidezko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agitaratzea.

1/2007 aldaketa

Gastuak: kreditu gerakinaren sarrera

KONTUSAILA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

1.121.62103 Herriko Etxeko obraren zuzendaritza, %40. 10.700,00

1.121.62203 Herriko Etxe berriko obrak. 160.274,33

1.121.62501 Herriko Etxe berriko altzariak. 3.000,00

Gastuak, guztira 173.974,33

Espedientearen finantzaketa

KONTUSAILA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

87200 Finantzaketa lotetsia duten gastuetarako

diruzaintzako gerakina 165.655,55

75501 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza

Herriko Etxe berriko obretarako 8.318,78

Dirusarrerak guztira 173.974,33

Iratxetan (Leotz), 2007ko abuztuaren 7an._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0712930