112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEGARDA

Aurrekontuko 3/2007 aldaketa

Udalak, 2007ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea aurrekontuko 3/2007 aldaketa, kreditu gehikuntza bati buruzkoa; xedea: Legardako erabilera publikoko azpiegiturak izeneko 1 432 60101 kontusailean diru kopuru nahikoa egotea; finantzaketa: Leader programa eta diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Aditzera ematen da, interesdunek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Legardan, 2007ko abuztuaren 10ean._Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L0712869