112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EL BUSTO

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2007ko 80. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu berezia

GASTUAK:

1-432-60100. Kaleei zoladura emateko proiektua: 4.000 euro.

1-531-69000. Bideak zaharberritzea: 15.000 euro.

1-432-60101. Hiri altzariak-Seinaleak: 3.000 euro.

Gastuak, guztira: 22.000 euro.

DIRUSARRERAK:

1-87000. Gastu orokorretako gerakinak: 22.000 euro.

El Buston, 2007ko abuztuaren 9an._Alkatea, Jesús Ripa Asensio.

Iragarkiaren kodea: L0712706