112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CASCANTE

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2007ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, 8/2007, 9/2007 eta 10/2007 aldaketak onetsi zituen hasiera batean, 2007ra luzatutako aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Cascanten, 2007ko abuztuaren 16an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0712914