112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

MURILLO EL FRUTO

Murillo el Frutoko Udalaren 2007ko erabakia

Murillo el Frutoko Udalak, 2007ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: "Murillo el Fruton (Nafarroa) Karrikak zolatzea eta sareak berritzea. 4. fasea". Orobat onetsi da jendaurrean edukitzea hamabortz egunean eta desjabetzeko prozedura abiatzea.

Aipatu epean alegazio bat jaso da. Hona hemen erantzuna:

1._Andrés Goñi Carreterok alegatu du:

Aurreikusitako trazadura modu bihurrian sartzen dela bere finkan, lasto-buztinezko eta zimendu eskaseko eraikinen artean inguratzen duela eta horiek erortzeko arriskua dagoela zangak ireki ondoan. Aldamenean dagoen 350. lurzatian behin-behinekoz ekin zaiola lerro zuzeneko kanalizazioari, eta hura ez duenez inongo eraikuntzak ukitzen, eta hiri lurzoru ere ez denez, huraxe dela trazadura arrazionalena eta logikoena. Orobat aditzera ematen du finkaren sarreraren aitzinean paratu den kolektorearen erruz trabak eta usainak jasaten dituela. Horrenbertzez, eskatzen du trazadurak ez dezala bere lurra uki eta finkaren sarreran ezarritako kutxatila tokiz alda dadila, karrikaren erdira edo bertze kokaleku egokiago batera.

Alegazioari erantzunez eta ikusirik proiektuaren prestatzaileek eta obra zuzendariek sinaturiko txosten teknikoa, aditzera ematen da proiektuak hainbat jarduketa jasotzen zituela saneamendu sarea berritzeko eta tarteune berriak egiteko, hura osatzen duten maila guztiak itxi beharrez, eta hondakin uren saneamendu sarea berritzeko eta tarteune berriak egiteko.

Zehatz-mehatz, lotura egitea jasotzen da Chorrota karrikako etxebizitzetako sistemen sare okorrekin. Hornidura sarerako lau hargune aurreikusita daude xedatutako adar berritik, hain zuzen ere Calvario eta Los Pinos karriketako adarren artean maila ixten duen horretatik. Orobat xedatu da ur beltzen kolektore berria, bi adar izanen dituena R2-6 delako erregistyo putzuraino; handik Los Pinos karrikan dagoen kolektorearekin lotuko da, beheragoko kotan, deskarga grabitatearen indarrez egin dadin.

Gisa hartara, obraren ekonomiarik handiena lortuko da, trazadura bakarra izanen baita bi hodietarako indarra duen Udal Planean sartutako lurretan barna (bien artean tarte bat egoteko eta kota ezberdinetara joateko baldintza teknikoak begiratuko badira ere), eta aldi berean egungo eraikuntza guztiak adar berriekin lotuko dira.

Bertzelako trazadurek behartuko lukete erregistro gehiago paratzera (eraikuntza guztiei zerbitzu egin behar bazaie, R2-7 putzura ailegatu behar baita) ur beltzen kolektorea kokatzeko eta hura aurreikusitako bertze adarrarekin lotzeko. Bertzalde, hornidurarako adarra ixteko balbulekin egiten diren maniobretan, higiezin batzuk sarrerarik gabe geldituko lirateke banaketa sarean. Beraz, konponbide hauek ez lirateke teknikoki hain egokiak eta egiten kostu handiagokoak izanen lirateke.

Horrenbertzez, proiektuan aurreikusitako trazadura arrazoizkotzat jotzen da ikuspegi tekniko eta ekonomikotik egokiena baita; beraz, ezetsi da aurkeztutako alegazioa.

Horrenbertzez, erabaki da:

Lehenbizikoa._Behin betikoz onestea "Murillo el Fruton (Nafarroa) Karrikak zolatzea eta sareak berritzea. 4. fasea" delako proiektua, aurkeztu den alegazioari buruzko ebazpena emanda honen azalpen zatian heldu den bezala, bai eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere; onespenak berarekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta okupatu beharra.

Bigarrena._Nafarroako Gobernuari eskatzea, organo eskuduna baita, ukitutako ondasun eta eskubideen okupazio presakoa deklara dezala, izan ere beharrezkoa da burutzea aipatu proiektuaren 4. fasean sarturiko saneamendu eta hornidura sareen berritzea Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako.

Hirugarrena._Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta gainerako obligazio ekonomikoak, desjabetzeko prozeduraren ondorio direnak.

Laugarrena._Erabaki hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udaleko iragarki oholean. Orobat, ukitutakoei jakinaraztea, eta ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Murillo el Frutoko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Murillo el Fruton, 2007ko abuztuaren 17an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0713141