112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Lehiaketa publikoa, autobusen geltoki zaharrean autoak aparkatzeko 14 plaza esleitzeko

Udalak, 2007ko uztailaren 19an egindako osoko bilkuran, Hirigintza, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Alorreko Informazio Batzorde Iraunkorrak proposatuta, beste lehiaketa publiko bat egitea erabaki zuen 14 plaza esleitzeko autobusen geltoki zaharrean aparkatzeko.

Eskaerak Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten ahalko dira, edo zuzenbidez onartua den beste edozein bitarteko baliatuta.

Baldintza tekniko, juridiko eta ekonomikoen agiria interesdunen eskura dago Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (948 417100), Hirigintza Alorrean (948 417131) eta www.tudela.es web orrian.

Tuteran, 2007ko abuztuaren 9an._Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0713161