112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ARAKIL

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Juan Pablo Latiegui Martinicorena eta beste batzuk. Jarduera: zakurtegia Aizkorben. Tokia: 239. lurzatia, 1. poligonoa, Arakilen.

Arakilen, 2007ko uztailaren 12an._Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0712826