112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

AGOITZ

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Construcciones Lerga, S.L. Jarduera: 20 etxebizitza, lokalak eta garajeak dituen etxebizitza AR2ko 3. blokean. Tokia: AR2, Irindegia auzoberria.

Agoitzen, 2007ko uztailaren 5ean._Alkatea, Francisco José Enguita Moros.

Iragarkiaren kodea: L0712677