112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

116/2007 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Nafarroako Gobernuko lehendakariak, abuztuaren 16ko 12/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua finkatu zituen. Foru dekretu hori 2007ko 102. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 17an.

Halaber, abuztuaren 20ko 57/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen oinarrizko egitura organikoa ezarri zen, gero gehiago garatu bazitekeen ere. Foru dekretu hori 2007ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 22an.

Bidezko da, beraz, Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bakoitzaren egitura behar bezala garatzea.

Beraz, foru dekretu honek bi xede ditu: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organiko berria finkatzea eta garatzea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta

Nafarroako Gobernuak 2007ko irailaren 3ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren eskumenen esparrua.

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari dagozkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ondotik zehazten diren arloetan bereganatutako eskumenak:

_lehendakariari, Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari laguntzea; Gobernuko Idazkaritza; departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen administrazioa antolatu, modernizatu eta erraztea; zerbitzuen kalitatea; Nafarroako Aldizkari Ofiziala; Foru Komunitatearen aholkularitza juridikoa eta ordezkaritza eta defentsa epaiketetan; foru zuzenbide zibila eta Nafarroako Zuzenbidea oro har sustatzea; herritarren parte-hartzea eta herritarrentzako laguntza; hauteskundeak;

_administrazio elektronikoa ezarri eta garatzea; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen informazio sistemak eta aplikazio informatikoak; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen azpiegitura eta euskarri teknologikoak;

_Funtzio publikoaren arloan Nafarroako Gobernuaren politika proposatu eta gauzatzea.

_Segurtasun publikoa: herritarren segurtasuna, trafiko eta zirkulazioko polizia, bide segurtasuna, herritarren babesa eta larrialdietarako laguntza, su-itzaltzea eta salbamendua; jokoak eta ikuskizunak;

_Nafarroako Justizia Administrazioa modernizatzea; neurriak hartzea herritarrek tutoretza judizial eraginkorra lor dezaten; delituen biktimei laguntzea; eta delitugileak birgaitu eta gizarteratzea.

2. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskurantzak.

2. artikulua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria.

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, foru dekretu honetako 1. artikuluan zehazten den eskumenen esparruari dagokionez, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluan ezartzen diren eskurantzak dagozkio.

2. Bereziki, eskumenen eskurantza hauek dagozkio:

_Nafarroako Gobernuko idazkariari dagozkionak, Gobernuak hartutako erabakien ziurtapena barne, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 13. artikuluan ezarritakoarekin bat.

_Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen Foru Dekretuak esleitzen dizkionak.

3. Orobat, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, organo kolegiatu hauetako lehendakaritza dagokio:

_Nafarroako Gobernuko Koordinazio Batzordekoa.

_Laneko Segurtasuna eta Osasuna Koordinatzeko Batzordekoa.

_Nafarroako Herri Babeserako Batzordekoa.

_Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordekoa.

_Bide Segurtasunaren Garapen eta Koordinaziorako Batzordekoa.

_Nafarroako Justiziako Kontseilu Aholku-emailekoa.

_Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Kontseilu Aholku-emailekoa.

_Foruzaingoko Kontseilukoa.

_Nafarroako Herritarren Segurtasunerako Kontseilukoa.

4. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kontseilariaren Kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean haren mende.

3. artikulua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren antolamendu orokorra.

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, bere titularrak goi mailan zuzendurik, organo hauek ditu bere egituran:

a) Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

b) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

c) Barne Zuzendaritza Nagusia.

d) Justizia Zuzendaritza Nagusia.

e) Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusia.

f) Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

g) Nafarroako Administrazio Auzitegia.

2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI) izeneko erakunde autonomoa Lehendakaritza, Barne eta Justizia Departamentuari atxikita egonen da. Bere estatutuen arabera arautuko da.

3. Nafarroako Larrialdietako Agentzia izeneko erakunde autonomoa Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da. Bere estatutuen arabera arautuko da.

4. Nafarroako Foruzaingoa Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan kokaturik dago, Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik. Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 7/2006 Foru Legeak eta Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak ematen dizkioten eginkizunak burutuko ditu eta haren berariazko arautegian ezartzen den egitura izanen du.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskurantzak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariak goi mailan zuzendurik eta foru dekretu honetan esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskurantzak izanen dituzte eta, horiez gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak haren esku uzten duen beste edozein.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskurantzak.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honetako 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritako eskurantzak (8. artikuluan aurreikusten diren aurrekontu arlokoak barne) baliatuko ditu departamentuko kontseilariak goi mailan zuzendurik, hari atxikita baitago zuzenean, bai eta indarra duten xedapenek emandakoak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

6. artikulua. Zerbitzuen eskurantzak.

Zerbitzuek eginkizun hauk burutuko dituzte departamentuko goragoko organoek zuzendurik, bakoitzak foru dekretu honetan berari ezarritako esparruan: haien mendeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak azkartzea, arrazionalizatzea eta erraztea bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo esleitzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eskurantzak.

Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoek zuzendurik, kasuan kasuko esparruan, mendeko dituzten bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta proposatzeko eginkizunak, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzekoak, eta departamentuko organo eskudunek esleitzen dizkienak.

II. KAPITULUA

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

8. artikulua. Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Lehendakariari, Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari laguntzea.

b) Gobernuko idazkaritza.

c) Departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa.

d) Lankidetza Batzordeari eta Transferentzia Batzordeari sostengua ematea.

e) Teknika arau-emaileari buruzko jarraibideak.

f) Dokumentuak Estatuko Aldizkari Ofizialera igortzea.

g) Foru zuzenbide zibila eta Nafarroako Zuzenbidea oro har sustatzea.

h) Kudeatzeko prozedura eta jarduerak arrazionalizatu eta arintzea.

i) Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

j) Euskara-erdara itzulpen ofiziala.

k) Hitzarmenak eta itunak erregistratzea.

l) Foru Komunitatearen eta erakunde publikoen eta haren mendeko bestelako entitateen aholkularitza juridikoa, ordezkaritza eta defentsa epaiketetan.

m) Herritarrekiko arreta eta haien partaidetza.

n) Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko hauteskundeak.

o) Nafarroako elkarteak, fundazioak, lanbide elkargoak eta lanbide elkargoetako kontseiluak erregistratzea eta haien araubideaz arduratzea.

p) Ondorioak atzerrian sortu behar dituzten dokumentuetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko agintari eta funtzionarioen sinadurak legeztatzea.

q) Indarra duten xedapenek Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.

9. artikulua. Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.

b) Legegintza eta Koordinazio Zerbitzua.

c) Gobernuaren Idazkaritzako Zerbitzua.

d) Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

e) Herritarren Partaidetzarako eta Arretarako Zerbitzua.

2. ATALA

Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua

10. artikulua. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

1. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Foru Komunitatearen eta erakunde publikoen eta haren mendeko bestelako entitateen aholkularitza juridikoa, ordezkaritza eta defentsa epaiketetan, kasuan kasuko arlo jurisdikzionalean.

b) Nafarroako Ondareko ondasun eta eskubideen ordezkaritza eta defentsa epaiketetan.

c) Nafarroako Gobernuak hala erabakirik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko agintari, funtzionario eta langileen ordezkaritza eta defentsa epaiketetan, edozein delarik haien egoera prozesuan, prozedurak karguari loturiko egite edo ez-egiteengatik burutzen direnean.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zaindu eta tutelatzen dituen adingabeen ordezkaritza eta defentsa epaiketetan, Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legeko 60.10 eta 65.4 artikuluekin bat.

e) Bidezko diren errekurtsoak paratzea arlo juridikzionalen ebazpenen kontra, Foru Komunitatearen interesen kontra jotzen dutenean.

f) Interes orokorrari komeni zaionean, indarra duten legeekin bat, amore ematea, transakzioak egitea edo bertan behera uztea.

g) Departamentuei eta erakunde autonomoei aholkularitza juridikoa ematea, ebazpenei dagokienez, kasuan kasuko arlo jurisdikzionalean.

h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa Lankidetza Batzordean ordezkatzen dutenei aholkularitza juridiko eta administratiboa ematea eta aholularitza juridikoa bestelako bitariko organo edo batzordeetan ere bai, hala eskatzen zaionean.

i) Revista Jurídica de Navarra aldizkaria kudeatzea.

j) Urtarrilaren 5eko 4/1984 Foru Dekretuak ematen dizkion besteak eta indarra duten legezko xedapenek ematen dizkiotenak.

2. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zentro goren aholku-emailea da, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei esleituriko eginkizunak eta Nafarroako Kontseiluari esleituriko eginkizun bereziak deusetan galarazi gabe. Aholkularitza Juridikoak aholkuak emanen ditu Nafarroako Gobernuak, lehendakariak edo Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak hala eskatzen dutenean.

3. Halaber, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko edozein organo exekutibo Konstituzio Auzitegian ordezkatu eta defendatzea.

11. artikulua. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren egitura.

Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Administrazioarekiko Auzien Atala.

b) Zerga Aferen Atala.

c) Afera Zibilen Atala.

d) Afera Penalen Atala.

e) Lan Aferen Atala.

f) Konstituzio Aferen Atala.

g) Kudeaketa Administratiboaren Atala.

12. artikulua. Administrazioarekiko Auzien Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Administrazioarekiko Auzien Atalak, Administrazioarekiko auzien arloari dagokionez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak burutuko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, salbu eta tributu arloko arloan eta bere berezitasunengatik zuzendariak beste atal bati esleitzen dizkion arloetan.

13. artikulua. Zerga Aferen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Zerga Aferen Atalak, tributuen arloari dagokionez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak burutuko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, arlo horretan eta zuzendariak esleitzen dizkion arloetan.

14. artikulua. Afera Zibilen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Afera Zibilen Atalak, arlo jurisdikzional zibilari dagokionez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak burutuko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, arlo horretan eta zuzendariak esleitzen dizkion arloetan.

15. artikulua. Afera Penalen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Afera Penalen Atalak, arlo jurisdikzional penalari dagokionez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak burutuko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, arlo horretan eta zuzendariak esleitzen dizkion arloetan.

16. artikulua. Lan Aferen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Lan Aferen Atalak, lan arlo jurisdikzionalari dagokionez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak burutuko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, arlo horretan eta zuzendariak esleitzen dizkion arloetan.

17. artikulua. Konstituzio Aferen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Konstituzio Aferen Atalak, Konstituzio Auzitegian burutzen diren prozesuei dagokienez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak burutuko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, arlo horretan eta zuzendariak esleitzen dizkion arloetan.

18. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Kudeaketa Administratiboaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu kudeaketa tekniko-administratiboaren arloan, Zerbitzuari emandako eginbeharrei dagokienez. Halaber, Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoaren izenean jakinarazpenak eta gainontzeko eginbideak edozein epaitegi edo auzitegitan entzuteko ahalmena ematen ahalko zaio.

3. ATALA

Legegintza eta Koordinazio Zerbitzua

19. artikulua. Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Koordinazio Batzordeari sostengua ematea.

b) Departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa.

c) Teknika arau-emaileari buruzko jarraibideak, bereziki, xedapen orokorren aurreproiektu eta proiektuen kalitatearen jarraipena arauei dagokienez, eta, bidezko bada, Administrazioko departamentuekiko koordinazioa.

d) Kudeatzeko prozedura eta jarduerak arrazionalizatu eta arintzea.

e) Foru zuzenbide zibila eta Nafarroako Zuzenbidea oro har sustatzea.

f) Prozedura administratiboen inbentarioa eta Nafarroako Foru Komunitaetko Administrazioko organo kolegiatuen inbentarioaren jarraipena eta koordinazioa.

g) Nafarroako Foru Komunitatea Transferentzia Batzordean ordezkatzen dutenei laguntza administratiboa ematea.

h) Dokumentuak Estatuko Aldizkari Ofizialera igortzea.

i) Estatuko eta autonomia erkidegoetako arautegien jarraipena eta azterketa.

j) Foru Komunitateko Administrazioarendako interes erkidekoak diren orotariko xedapen aurreproiektu eta proiektuak prestatzea, bidezko bada, Administrazioko departamentuekin koordinaturik.

k) Nafarroako Gobernuko lehendakariari laguntza ematea Nafarroako Kontseiluaren espedienteetan.

20. artikulua. Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuaren egitura.

Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuak Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atala izanen du bere mendean.

21. artikulua. Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atalak foru lege honetan foru dekretu honetako 19. artikuluan aipatzen diren arloei dagokienez ezartzen diren eginkizunak burutuko ditu eta zerbitzuko zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan.

4. ATALA

Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzua

22. artikulua. Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuaren eginkizunak.

Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuak Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 17. artikuluan eta foru dekretu honetako 8. artikuluko b) letran ezartzen diren eskurantzei dagokienez foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu eta, gainera, honako hauek:

a) Gobernuaren saioetako gai zerrenda prestatzea eta saio horien ondoren egin diren jarduketa guztiak kudeatzea.

b) Mezularitzako zerbitzu zentralizatuak.

c) Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorra eta erregistro bulegoen eta erregistro osagarrien eginkizunen koordinazioa.

d) Hitzarmenak eta itunak erregistratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 92 artikuluak xedatu bezala.

5. ATALA

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua

23. artikulua. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuak foru dekretu honetan foru dekretu honetako 8. artikuluaren g) eta n) ataletan aipatzen diren arloei dagokienez ezartzen diren eginkizunak burutuko ditu, bereziki honako hauek:

a) Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa argitaratzea.

b) Euskara-erdara ofiziala itzulpen ofiziala, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeko 9. artikuluan xedatu bezala.

24. artikulua. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuaren egitura.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Kudeaketa Atala.

b) Itzulpen Atala.

c) Ekoizpen eta Banaketa Atala.

25. artikulua. Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Atalak bertan argitaratzeko jatorrizko testuak hartu, kontrolatu eta kudeatzeko foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu eta aurkibidea zehaztuko du.

26. artikulua. Itzulpen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Itzulpen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: orotariko xedapenak, ebazpen administratiboak eta gainerako egintza eta dokumentuak ofizialki itzuli eta euskaraz argitaratzea; Nafarroako Administrazio Publikoek eskatzen dizkioten euskara-erdara itzulpen ofizialak eta alderantziz, Euskarari buruzko Foru Legean eta hori garatzen duen arautegian xedaturikoarekin bat; eta toki entitateak eta gainerako administrazio publikoak euskara-erdara itzulpenaren eta alderantzizkoaren arloan aholkatzea.

27. artikulua. Ekoizpen eta Banaketa Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Ekoizpen eta Banaketa Atalak foru dekretu honetan Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa ekoitzi eta banatzeko aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu.

6. ATALA

Herritarren Partaidetzarako eta Arretarako Zerbitzua

28. artikulua. Herritarren Partaidetzarako eta Arretarako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Herritarren Partaidetzarako eta Arretarako Zerbitzuak foru dekretu honetan foru dekretu honetako 8. artikuluaren m), n) eta o) ataletan aipatzen diren arloei dagokienez ezartzen diren eginkizunak burutuko ditu, bereziki honako hauek:

a) Herritarrek ekimen legegileetan eta administrazioaren ekintzetan parte hartzeko modua bideratzeko proposamen arau-emaileak eta kudeatzaileak, bidezko diren kasuetan.

b) Herritarrei ematen zaien laguntza administratiboa zuzen eta eragingarria izateko komunikabide guztiak hobetu eta bideratzeko lankidetza eta ekimenak, Nafarroako Jauregiko zerbitzu telefonikoaren kudeaketa barne.

c) Kudeaketa administratiboa eta lankidetza Nafarroako Foru Komunitatearen mendeko hauteskundeetan eta kontsulta prozesuetan.

d) Nafarroako elkarteak, fundazioak, lanbide elkargoak eta lanbide elkargoetako kontseiluak erregistratzea.

e) Herritarren kexa eta iradokizunak hartzeko eta haien gainean erabakitzeko koordinazioa.

III. KAPITULUA

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

29. artikulua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

1. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan aipatzen diren eskurantzak izanen ditu, arlo hauei dagokienez:

a) Langileekiko politika goi mailan zuzendu eta burutzea.

b) Funtzio Publikoari buruzko arautegia.

c) Orotariko ikuskapena funtzio publikoaren arloan, langileen bateraezintasunen araubidea eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko eta Administrazioko goi mailako kargudunen jarduera eta interesen erregistroaren kudeaketa.

d) Langileen lan-baldintzak negoziatu eta zehaztea.

e) Nafarroako Aurrekontu Orokorretako I. kapitulurako aurreproiektua eta langileen gastuaren kontrola eta jarraipena.

f) Langileen erregistro nagusia, plantilla organikoa eta enplegu eskaintza publikoa.

g) Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen erabilera bereziko osasun laguntzaren kudeaketa.

h) Langileen egoera administratiboak.

i) Lanpostuak betetzea eta langileak aldi baterako kontratatzea.

j) Eskaerak, erreklamazioak eta gora jotzeko errekurtsoak funtzio publikoaren arloan eta langileak ukitzen dituzten ebazpen judizialak betearaztea.

k) Langileen nominak eta gizarte babeseko sistemak.

l) Nafarroako Foru Komunitateko montepioko eta udal funtzionarioen montepioko funtzionarioen klase pasiboen sistema.

m) Onura sozialak.

n) Lan arriskuen prebentzioa.

o) Indarra duten xedapenek Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.

2. Halaber, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak txosten bat emanen du, aginduzkoa izanen dena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan langileriaren arloan gastua handitzen duten antolamenduzko proposamenei eta ekintzeei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 46. artikuluan xedaturikoarekin bat.

30. artikulua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua.

b) Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua.

c) Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua.

d) Gizarte Prestazioen Zerbitzua.

2. ATALA

Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua

31. artikulua. Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuak foru dekretu honetan foru dekretu honetako 31. artikuluaren b), c), d) eta j) ataletan aipatzen diren arloei dagokienez ezartzen diren eginkizunak burutuko ditu:

32. artikulua. Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuaren egitura.

Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Atala.

33. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: arauzko xedapenen eta ebazpen administratiboen aurreproiektuak, langileriaren arloko eskaerak, erreklamazioak eta errekurtso administratiboak, organo judizialei espediente eta agiri administratiboak igortzea, eta funtzio publikoaren arloko epaiak betearaztea.

34. artikulua. Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: ikuskatzailetza orokorrari eta langileen bateraezintasunen araubideari dagokienez ezartzen direnak, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko eta Administrazioko goi mailako kargudunen jarduera eta interesen erregistroa eta langileen ordezkaritza organoekiko harremanak ere bai.

3. ATALA

Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua

35. artikulua. Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu foru dekretu honetako 31. artikuluko h) eta i) idatz-zatietan aipatutako arloetan.

36. artikulua. Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuaren egitura.

Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Lanpostu betetzearen eta Langileen Araubidearen Atala.

b) Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Atala.

37. artikulua. Lanpostu betetzearen eta Langileen Araubidearen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Lanpostu betetzearen eta Langileen Araubidearen Atalak foru dekretu honetan langileak betetzeko deialdiei, langileen egoera administratiboei eta gainerako gorabehera administratiboei dagokienez ezartzen diren eginkizunak burutuko ditu, araubide juridikoa edozein delarik ere.

38. artikulua. Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: administrazio eta lan araubideko langileen kontratazioaren arloan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen aldi baterako barne-igoeraren arloan, beste organo batzuei gai horien gain ematen ahal zaizkien eskumenak ezertan eragotzi gabe.

4. ATALA

Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua

39. artikulua. Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuk foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu foru dekretu honetako 31. artikuluko e), f) eta k) idatz-zatietan aipatutako arloetan.

40. artikulua. Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuaren egitura.

Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Aurrekontuaren Kudeaketa eta Kontrolaren Atala.

b) Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atala.

c) Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atala.

41. artikulua. Aurrekontuaren Kudeaketa eta Kontrolaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Aurrekontuaren Kudeaketa eta Kontrolaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: Aurrekontuaren I. kapituluaren aurreproiektua eta betetzea, eta langileriaren gastuen kontrola eta jarraipena.

42. artikulua. Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren langileen nomina, Gizarte Segurantza eta gizarte babeseko gainerako araubideak, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioetako funtzionarioei dagokiena izan ezik; eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruetan kudeaturiko nominaren koadratzea, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak pagatzeko agindua eman aurretik egin behar dena.

43. artikulua. Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: Langileriaren Erregistro Nagusia eta bertan dauden datuen ziurtagiriak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren mendeko langileen espedienteak, lan eskaintza publikoa eta plantilla organikoa.

5. ATALA

Gizarte Prestazioen Zerbitzua

44. artikulua. Gizarte Prestazioen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Gizarte Prestazioen Zerbitzuak foru dekretu honetan foru dekretu honetako 31. artikuluaren g), l), m) eta n) ataletan aipatzen diren arloei dagokienez ezartzen diren eginkizunak burutuko ditu:

45. artikulua. Gizarte Prestazioen Zerbitzuaren egitura.

Gizarte Prestazioen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Atala.

b) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala.

c) Osasun Laguntzaren Atala.

46. artikulua. Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan Nafarroako Foru Komunitateko montepioko eta udal funtzionarioen montepioko funtzionarioen klase pasiboen sistemari dagokienez ezartzen diren eginkizunak burutuko ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta erakunde autonomoetako langileendako eskuarki ezarri diren prestazio eta onura sozialak ere bai.

47. artikulua. Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

48. artikulua. Osasun Laguntzako Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Osasun Laguntzako Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionario aktibo eta pasiboen Erabilera Bereziko Osasun Laguntzaren kudeaketari dagokionez.

IV. KAPITULUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

49. artikulua. Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Barne Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Segurtasun publikoa:

b) Udaltzaingoen koordinazioa.

c) Segurtasun, trafiko eta zirkulazioko polizia.

d) Trafiko eta bide segurtasuna.

e) Herritarren babesa, larrialdiak, suteei aurrea hartu eta horiek itzaltzea eta salbamendua.

f) Jokoak eta ikuskizunak.

g) Indarra duten xedapenek Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari esleitzen dizkiotenak, Barne Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan.

50. artikulua. Barne Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Barne Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzua.

b) Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.

c) Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua.

d) Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Zerbitzua.

2. ATALA

Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzua

51. artikulua. Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Barne zuzendari nagusiari eta segurtasun arloko gainerako agintariei Nafarroako segurtasun publikoko sistemako plan eta programak proposatzen eta azaltzen laguntzea.

b) Nafarroako Herritarren Segurtasunerako Kontseiluari laguntza teknikoa ematea.

c) Segurtasunerako Nafarroako herrietako kontseilu eta batzordeak abian jartzen lagundu eta bultzatzea.

d) Udaltzaingoak koordinatzea.

e) Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeari laguntza teknikoa ematea.

f) Barne zuzendari nagusiari eta segurtasun arloko gainerako agintariei segurtasun administrazioak koordinatzen laguntzea.

g) Delituen bilakaera ikusirik, segurtasunerako politikei buruzko azterlan, txosten tekniko eta plan proposamenak prestatzea eta, oro har, Nafarroako segurtasun publikoari buruzkoak; delituen jarraipena egiteko eta Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemak behar dituen adierazle eta estatistikak zehaztu eta mantentzeko azterlan, ikerlan eta txostenak egin eta proposamenak aurkeztea.

h) Barne zuzendari nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenak esleitzen dizkiotenak.

52. artikulua. Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuaren egitura.

Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Segurtasunaren Plangintza eta Ebaluaziorako Atala.

b) Udaltzaingoak Koordinatzeko Atala.

53. artikulua. Segurtasunaren Plangintza eta Ebaluaziorako Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Segurtasunaren Plangintza eta Ebaluaziorako Atalak foru dekretu honetan segurtasunerako plan eta programak bultzatu, prestatu eta ebaluatzeko aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, segurtasun administrazioek Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren barruan garatu beharko dituztenak.

54. artikulua. Udaltzaingoak Koordinatzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Udaltzaingoak Koordinatzeko Atalak foru dekretu honetan herrietan Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistema osatzen duten partaidetza eta koordinazio organikoak abian jarri eta haien funtzionamendua burutzeko aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu eta, bereziki, udaltzaingoak koordinatzeko arloan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari dagozkion eskurantzak kudeatuko ditu.

3. ATALA

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua

55. artikulua. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Barne zuzendari nagusiari eta segurtasun arloko gainerako agintariei laguntzea segurtasun publikorako politikak kudeatzen eta segurtasun publikoari buruzko politika publiko, plan eta programak bultzatzen eta orokorrean koordinatzen.

b) Joko eta ikuskizkun publikoetarako politikak bultzatu, koordinatu eta kudeatzea.

c) Trafikorako eta bide segurtasunerako politikak bultzatu, koordinatu eta kudeatzea.

56. artikulua. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren egitura.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Joko, Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren Atala.

b) Trafiko eta Bide Segurtasunaren Atala.

57. artikulua. Joko, Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Joko, Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren Atalak foru dekretu honetak joko, ikuskizun publiko eta josteta jardueretarako politikak kudeatu eta garatzeko aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu.

58. artikulua. Trafiko eta Bide Segurtasunaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Trafiko eta Bide Segurtasunaren Atalak foru dekretu honetan trafikoa eta bide segurtasuna hobetzeko neurriak diseinatu eta hartzeko aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, lortzen diren emaitzak ebaluatu eta, bereziki, Nafarroako Bide Segurtasunerako Estrategian eta bertako ekintza planetan aipatzen diren ekintzak bultzatu eta koordinatuko ditu.

4. ATALA

Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua

59. artikulua. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

1. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Barne Zuzendaritza Nagusiko organo nagusiei, Foruzaingoari eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoari sostengu juridikoa eta langileria kudeatzekoa ematea.

b) Barne arloan proposamen arau-emaileak prestatzea.

c) Zehapen espedienteak tramitatzea.

d) Diziplina espedienteak tramitatzea, Foruzaingoarekin eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoarekin koordinaturik, bidezko bada.

e) Barne zuzendari nagusiak, foruzainburuak eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileak ematen dioten beste edozein eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkiotenak.

2. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak, Foruzaingoari eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoari atxikiriko langileei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako organoetako langileria arloko eskurantzak zehazten dituen foru dekretuarekin bat, foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Langile bihurtu, mailaz igo eta lanpostuak betetzeko deialdiak prestatu eta tramitatzea.

b) Proposamenak prestatzea, plantilla organikoaz, enplegu eskaintzaz, lanaldia murrizteko eskaerez, destinokoa ez beste herri batean bizitzeko baimenez, lizentziez, lanpostuekiko atxikipenen aldaketez, zerbitzuaren beharrak direla-eta langileen lekualdatu beharrez eta bateraezintasunen baimenez.

c) Gaixo-agiriak kudeatu eta tramitatzea, gaixo eta senda-agiriak baiestea eta langileriaren arloko edozein gorabehera.

d) Sindikatuekiko eta ordezkaritza organoekiko harremanak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak gainbegiraturik.

e) Diziplina espedienteak ireki eta tramitatzeko proposamena, hutsegite larriengatik eta oso larriengatik.

60. artikulua. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuaren egitura.

Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Kudeaketa eta Sostengu Juridikoaren Atala.

b) Zehapen Prozeduraren Atala.

c) Giza Baliabideen Atala.

61. artikulua. Kudeaketa eta Sostengu Juridikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Kudeaketa eta Sostengu Juridikoaren Atalak ikerlan, txosten eta proposamen juridikoak luzatu, proposamen arau-emaileak prestatu eta edozein espediente administratibo tramitatzeko Barne Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu nagusiei, Foruzaingoari eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoari laguntza juridikoa emateko foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu.

62. artikulua. Zehapen Prozeduraren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Zehapen Prozeduraren Atalak foru dekretu honetan zehapen eta diziplina prozedurak ireki, tramitatatu eta haien jarraipena egiteko aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu.

63. artikulua. Giza Baliabideen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Giza Baliabideen Atalak foru dekretu honetan Foruzaingoko polizia eta langileen, Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoko herritar babeseko langileen eta suhiltzaileen arloari dagokienez aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu eta eginkizunei dagokienez foruzainburuari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileari loturik egonen da, hurrenez hurren.

5. ATALA

Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Zerbitzua

64. artikulua. Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Barne Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu nagusiei, Foruzaingoari eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoari laguntza ematea kudeaketa tekniko eta administratiboari eta informazio, dotazio eta azpiegitura sistemei dagokienez.

b) Kontratazio administratiboko espedienteak tramitatzea.

c) Hornidurak, zerbitzuak eta segurtasun osagaien instalazioak kontratatzeko espedienteak modu zentralizatuan tramitatzea, instalazioak mantentzea, ibilgailuen parkeko ibilgailuak, polizien eta suhiltzaileen ibilgailuak eta larrialdietarako zerbitzuetakoak eskuratu eta hornitzea.

d) Larrialdietan baliabide bereziak kontratatzeko espedienteak modu zentralizatuan tramitatzea.

e) Nafarroako Gobernuaren ibilgailuen parkeko zerbitzu teknikoak, langileak eta baliabideak antolatu eta kudeatzea.

f) Barne Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuen kalitatea hobetzeko sistemak proposatu eta ezartzea.

g) Barne zerbitzuen erosketa, biltegi, logistika eta mantentze-lanetarako sistemak kudeatzea.

h) Barne zerbitzuen obra, instalazio eta dotazioen exekuzioa kontrolatzea.

i) Segurtasun zerbitzu pribatuak eta Nafarroako Gobernuaren bulegoetako segurtasun instalazioak modu zentralizatuan kudeatzea. Barne zuzendari nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenak esleitzen dizkiotenak.

65. artikulua. Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Zerbitzuaren egitura.

Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Sistema, Baliabide eta Azpiegituren Atala.

b) Ibilgailu Parkearen Atala

66. artikulua. Sistema, Baliabide eta Azpiegituren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Sistema, Baliabide eta Azpiegituren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu: Barne Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuen kudeaketa administratibo zentralizatua, obra, instalazio, zerbitzu eta hornidurei buruzko espedienteen tramitazio zentralizatua, segurtasun zerbitzu eta sistema pribatuen kontratazioaren kudeaketa zentralizatua, Barne Zuzendaritza Nagusiko berariazko informazio sistemen erosketen eta mantentze lanen kudeaketa zentralizatua, prozesu administratiboaren kalitatearen kontrola eta hobekuntza eta Barne Zuzendaritza Nagusian sarturiko unitate guztien prozedura administratiboak eta zuzemenak arrazionalizatu eta arintzea.

67. artikulua. Ibilgailu Parkearen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Ibilgailu Parkearen Atalak foru dekretu honetan Nafarroako Gobernuaren ibilgailuen parkea kudeatzeko aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu.

V. KAPITULUA

Justizia Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

68. artikulua. Justizia Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Justizia zerbitzu publikoa modernizatzeko behar diren langile, baliabide eta antolamenduzko egiturak sortu eta kudeatzea.

b) Demarkazio eta planta judiziala aztertu eta proposatzea.

c) Herritarrei justizia berdintasunez bermatzeko neurriak.

d) Delitu bortitzen eta sexu askatasunaren kontrako delituen biktimei laguntza integrala ematea eta delitugileek berriro hezi eta gizarteratzea.

e) Legeek espetxeetako administrazioko organoei esleiten dizkien eskumenak erabiltzea.

f) Notarioak eta erregistratzaileak izendatzeko proposamenak.

g) Liskarrak konpontzeko bestelako baliabideak bultzatu eta koordinatzea.

h) Indarra duten xedapenek Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.

69. artikulua. Justizia Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboa.

b) Justiziako Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzua.

c) Justiziako Gizarte Zerbitzua

2. ATALA

Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboa

70. artikulua. Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboaren esparrua eta eginkizunak.

Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Justizia Zuzendaritza Nagusiaren esku dauden arloetan proposatu eta kudeatzea, Justiziako Administrazioko langileei dagokienez.

b) Justiziako Zuzendaritza Nagusiko gainerako organoei sostengu tekniko eta juridikoa.

c) Justizia arloan proposamen arau-emaileak prestatzea.

d) Zuzendaritza Nagusiko dokumentuen erregistro osagarria, artxiboa eta zainketa.

e) Memoriak eta estatistikak zuzendaritza Nagusiak burutzen dituen eginkizun eta zerbitzuei buruz.

f) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein edo Justiziako zuzendari nagusiak eskatzen dizkionak.

71. artikulua. Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboaren egitura.

Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboak atal hauek ditu bere egituran:

_Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atala.

72. artikulua. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalaren foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu: proposamen arau-emaileak prestatzea, agiriak erregistratu, artxibatu eta zaintzea, jardueren memoriak prestatzea, Justizia Zuzendaritza Nagusiaren araubide administratiboa hobetzeko hartzen diren neurriak beteraztea, zuzendaritza nagusiak tramitatzen dituen espediente administratiboak prestatzea; Justizia Administrazioko langileei dagokienez, langileez arduratzea, Justizia Zuzendaritza Nagusiak langile bihurtu eta lanpostuak betetzeko dituen eskumenak erabiltzea, aldi baterako funtzionarioak hautatu eta izendatzea.

3. ATALA

Justiziako Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzua

73. artikulua. Justiziako Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Justiziako Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskurantzak izanen ditu arlo hauetan:

a) Ondasun higiezinei eta antolaketari buruzko espediente eta proiektuak burutzea, Justizia Administrazioaren azpiegiturei eta Nafarroako espetxeei dagokienez.

b) Baliabideen hornidura proposatu eta kudeatzea, justizia zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, zuzendaritza nagusiaren eskumenen barruan.

c) Justizia Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako organo judizialen ekipamenduaren eta materialen erosketa proposatu eta kudeatzea.

d) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein edo Justiziako zuzendari nagusiak eskatzen dizkionak.

74. artikulua. Justiziako Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzuaren egitura.

Justiziako Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Kalitatearen Atala.

b) Ondasun Atala.

75. artikulua. Kalitatearen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Kalitatearen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: beharrak aztertzea, hobekuntzak proposatzea, kontratuak gauzatzea eta exekuzioak eta entregak kontrolatzea, Nafarroako organo judizialen eta Justizia Zuzendaritza Nagusiaren antolamendu eta funtzionamendu arloetan.

76. artikulua. Ondasun Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Ondasun Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: beharrak aztertzea, hobekuntzak proposatzea, kontratuak gauzatzea eta exekuzioak eta entregak kontrolatzea, Nafarroako Justizia Administrazioaren eta Justizia Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuko azpiegituren instalazioak eraiki eta mantentzeko arloan.

4. ATALA

Justiziako Gizarte Zerbitzua

77. artikulua. Justiziako Gizarte Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Delituaren biktimei laguntza integrala ematea.

b) Atxilotuak eta presoak gaiberritu eta gizarteratzeko neurriak bultzatu eta koordinatzea.

c) Behar duten organo judizialen sostengu eta laguntza teknikoa ematea, zerbitzuak bere dituen arloetan.

d) Justizia Administrazioarekiko eta bestelako administrazio publiko, entitate, agente eta profesionalekiko harremanak koordinatzea, delituaren biktimei laguntzeko, eta, bereziki, organo judizialek babesteko emandako aginduak koordinatzea, Nafarroako Foru Komunitatean.

e) Justizia Zuzendaritza Nagusiak ematen dion beste edozein antzeko eginkizun.

78. artikulua. Justiziako Gizarte Zerbitzuaren egitura.

Justiziako Gizarte Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko Atala.

b) Organo Judizialetarako Laguntza Teknikoaren eta Lankidetzaren Atala.

79. artikulua. Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: delituaren biktimei laguntza integrala emateko ezartzen diren neurriak hartzea, Nafarroako Foru Komunitatean babesteko ematen diren aginduei eta delituaren biktimendako eta familia barruko erasogileendako erakundeen arteko protokoloei buruzko ekintza administratiboak koordinatzea.

80. artikulua. Organo Judizialetarako Laguntza Teknikoaren eta Lankidetzaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Organo Judizialetarako Laguntza Teknikoaren eta Lankidetzaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: Justizia Administrazioa laguntza eta sostengu teknikoa ematea, bitarteko eta adiskidetze judizialean jardutea eta azterketa judizialak egitea, Justizia Administrazioko organoek eskaturik.

VI. KAPITULUA

Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparrua eta egitura

81. artikulua. Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiak Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan foru dekretu honetan aipatzen diren eskurantzak izanen ditu, alegia:

a) Antolaketa eta modernizazioa.

b) Administrazio eta gobernu elektronikoak, bereziki, zerbitzuen digitalizazioa.

c) Informazio sistemak. Informatika eta telekomunikazio zerbitzuak.

d) Azpiegitura teknologikoak eta erabiltzaileendako sostengua.

e) Informazio sistemetako segurtasuna.

82. artikulua. Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzua.

b) Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua.

c) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua.

d) Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzua

e) Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua.

2. Zuzendaritza nagusiak Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atala edukiko du, zuzenean mende izanen duena.

2. ATALA

Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzua

83. artikulua. Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Administrazioa modernizatu eta hura herritarren esku uzteko eta zerbitzu publikoak eskaintzeko plan, programa eta proiektu estrategikoak diseinatu eta zehaztea.

b) Administrazio eta gobernu elektronikoak egiazki ezartzeko jarduketak.

c) Zerbitzuak digitalizatu eta telematizatzeko eta horiek lehenesteko proposamenak.

d) Baliabideak ongi banatzeko barne auditoretza, bereziki, egitura organikoari eta unitate administratiboen funtzionamenduaren ebaluazio integralari dagokienez. Halaber, aholkuak emanen ditu langileeen eta baliabideen kudeaketaz.

e) Aginduzko txostena administrazioko unitateen antolamenduaren eta eginkizunen proposamenei buruz.

f) Foru Komunitateko administrazioaren zerbitzuen katalogoa.

g) Eragile publiko eta pribatuen aurrean Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomoekiko elkarlan eta jarduketarako ildoak zehaztu eta proposatzea, herritarrekiko harremanak errazten dituzten zerbitzu berriak bultzatzeko.

h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prozesu eta prozedurak diseinatu eta zehaztea.

84. artikulua. Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuaren egitura.

Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Antolaketa Atala.

b) Modernizazio Atala.

85. artikulua. Antolaketa Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Antolaketa Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: baliabideak ongi banatzeko barne auditoretza, bereziki unitate administratiboen egitura organikoari eta haien funtzionamenduaren ebaluazio integralari dagokienez; aginduzko txostena administrazioko unitateen egitura organikoaren eta eginkizunen proposameni buruz eta zerbitzuen katalogoa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prozesu eta prozedurak diseinatu eta zehaztea.

86. artikulua. Modernizazio Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Modernizazio Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: Administrazio elektronikoa bultzatzea, Foru Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako departamentuak modernizatzeko plan estrategikoa eta zerbitzuen digitalizazio eta telematizaziorako proiektu eta programak proposatu eta lehenestea.

3. ATALA

Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua

87. artikulua. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen informazio sistema kooperatiboetarako proiektuen bideragarritasuna aztertzea eta haiek planifikatu, burutu eta kudeatzea: Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko informazio sistemak eta aplikazio informatikoak, kudeaketa ekonomiko eta finantzarioko sistema, giza baliabideak eta kontratazio elektronikoko sistema, SITNA, prozedura eta zerbitzu elektronikoak kudeatzeko sistemak, jakintza kudeatzeko sistemak, extranet eta Nafarroako Gobernuaren intranet, erabakitzen laguntzeko sistemak, sinadura, jakinarazpen eta komunikazio elektroniko seguruko sistemak, erregistro telematikoa, sarbideak kontrolatze eta, oro har, informazio sistema horizontal guztiak.

b) Garaturiko konponbideen ezarpenaren koordinazio teknikoa eta haiek prestatu, sostengatu eta mantentzea.

c) Informazio estandar teknologikoak eta aplikazioak erabiltzeko zabalpena, aholkularitza eta lankidetza.

d) Bertako langileekin eginiko jarduketen zuzeneko kontrola edo esleitu edo azpikontrataturiko jardueren jarraipena eta kontrola. Hala bada, erosketa, esleipen edo lehiaketa espedienteak kudeatzea, osagaiak eskuratu edo zerbitzuak kontratatzeko agindu teknikoen agiriak prestatzea eta esleituriko langileak (bertakoak, Foru Komunitateko Administrazioko beste unitate organiko batzuetakoak, jarduketen xede diren unitateetakoak eta enpresa esleipen-hartzaileetakoak) koordinatzea.

88. artikulua. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuaren egitura.

Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Prozedura Elektronikoen Atala.

b) Extranet eta Intranet Atala.

c) Proiektu Korporatiboen Atala.

89. artikulua. Prozedura Elektronikoen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Prozedura Elektronikoen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko informazio sistemak eta aplikazio informatikoak, sinadura, jakinarazpen eta komunikazio elektroniko seguruko sistemak, erregistro telematikoa, sarbideen kontrola, prozedura eta zerbitzu elektronikoak kudeatzeko sistemak eta, oro har, Administrazioaren informazio estandar teknologikoak eta aplikazioak kudeatzea.

90. artikulua. Extranet eta Intranet Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Extranet eta Intranet Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: Nafarroako Gobernuaren extranet eta intranet, jakintza kudeatzeko sistemak eta, oro har, esparru horretako informazio sistema guztiak.

91. artikulua. Proiektu Korporatiboen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Proiektu Korporatiboen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: kudeaketa ekonomiko eta finantzarioko sistema, giza baliabideak eta kontratazio elektronikoko sistema, SITNA, erabakitzen laguntzeko sistemak eta, oro har, informazio sistema horizontal guztiak.

4. ATALA

Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua

92. artikulua. Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Foru Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuenak, planifikatu, aztertu, garatu, burutu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea.

b) Departamentuen informazio sistemen unitateak koordinatzea.

c) Bertako langileekin eginiko jarduketen zuzeneko kontrola edo esleitu edo azpikontrataturiko jardueren jarraipena eta kontrola. Hala bada, erosketa, esleipen edo lehiaketa espedienteak kudeatzea, osagaiak eskuratu edo zerbitzuak kontratatzeko agindu teknikoen agiriak prestatzea eta esleituriko langileak (bertakoak, beste unitate organiko batzuetakoak, jarduketen xede diren unitateetakoak eta enpresa esleipen-hartzaileetakoak) koordinatzea.

93. artikulua. Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Gizarte eta Osasun Arloetako Proiektuen Atala.

b) Hezkuntza Arloko Proiektuen Atala.

c) I. Arloko Proiektuen Atala.

d) II. Arloko Proiektuen Atala.

94. artikulua. Gizarte eta Osasun Arloetako Proiektuen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Gizarte eta Osasun Arloetako Proiektuen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak direnak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, gizarte eta osasun arloari dagokionez, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko. Halaber, bere esku duen arloko departamentuen informazio sistemen unitateekin koordinatzeko eginkizunak burutuko ditu.

95. artikulua. Hezkuntza Arloko Proiektuen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Hezkuntza Arloko Proiektuen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak direnak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, hezkuntza arloari dagokionez, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko. Halaber, bere esku duen arloko departamentuen informazio sistemen unitateekin koordinatzeko eginkizunak burutuko ditu.

96. artikulua. I. Arloko Proiektuen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

I. Arloko Proiektuen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak direnak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, bere eskumenen esparruari dagokionez, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko. Halaber, bere esku duen arloko departamentuen informazio sistemen unitateekin koordinatzeko eginkizunak burutuko ditu. Atala atxikirik dagoeneko zerbitzuko zuzendaritzak zehaztuko du eskumenen esparrua.

97. artikulua. II. Arloko Proiektuen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

II. Arloko Proiektuen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak direnak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, bere eskumenen esparruari dagokionez, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko. Halaber, bere esku duen arloko departamentuen informazio sistemen unitateekin koordinatzeko eginkizunak burutuko ditu. Atala atxikirik dagoeneko zerbitzuko zuzendaritzak zehaztuko du eskumenen esparrua.

5. ATALA

Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzua

98. artikulua. Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak burutuko ditu arlo hauetan:

a) Informazioaren segurtasunaren arloko politikak eta jarraibideak proposatu, landu, eguneratu eta kontrolatzea.

b) Segurtasunerako Plan Korporatiboa koordinatu eta bultzatzea.

c) Segurtasun eta justizia arloan eskumena duten unitateei laguntza teknikoa ematea informazio sistemen arloan. Poliziari ikertzen laguntzea informazio sistemen arloan.

d) Informazio sistemetarako eta aplikazio informatiokoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuenak, planifikatu, aztertu, garatu, burutu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, zerbitzuaren eskumenen barruan.

e) Datuak Babesteko Agentziarekiko eta poliziaren arloan eskumena duten Estatuko Administrazioko Nagusiko unitateekiko harremanak eta koordinazioa.

6. ATALA

Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua

99. artikulua. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

a) Zerbitzu nagusiari atxikiriko azpiegituren eta ingurune teknologikoen zerbitzuaren maila zehaztu, proposatu, burutu, koordinatu, mantendu, garatu eta kudeatzea, Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek erabiliriko informazio sistemei sostengua ematen diotenak. (ordenadore nagusia, orotariko eta departamentuen zerbitzuen zerbitzariak, lan estazioak, oinarrizko softwarea eta abar). Unean-unean hautatzen diren azpiegitura eta ingurunei dagokienez, behar diren estandar eta arau teknikoak zehaztu eta haiek mantendu eta garatzea.

b) Arkitektura teknologikoaren arloan zehazturiko ildo estrategikoak abian jaratzeko behar diren proiektu guztiak zehaztu, proposatu, garatu, kontrolatu eta begiratzea.

c) Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek erabiliriko informazio sistemen bidez zerbitzua emateko zerbitzuaren mailak zehazten, ezartzen, kontrolatzen eta begiratzen laguntzea.

d) Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako informazio sistemen erabiltzaileei lehen mailako sostengua ematea.

e) Foru Komunitateko Administrazioarendako eta haren erakunde autonomoendako azken erabiltzailearen ekipo informatikoak eta oinarrizko softwarea zehaztu, erosi eta mantentzea.

f) Foru Komunitateko Administrazioarendako eta haren erakunde autonomoendako telekomunikazioetako eta balio erantsiko azpiegitura, sare, sistema eta zerbitzuen zerbitzuko maila zehaztu, proposatu, burutu, koordinatu, mantendu, garatu eta kudeatzea.

g) Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek biltzen ahal dituzten sistemen arloko teknologia berriak ikertu eta garatzea.

100. artikulua. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuaren egitura.

Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Azpiegitura Teknologikoen Atala.

b) Telekomunikazio Sistemen Atala.

c) Ekoizpen Atala.

d) Euskarri Zentroaren Atala.

101. artikulua. Azpiegitura Teknologikoen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Azpiegitura Teknologikoen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: azpiegitura teknologikoen zerbitzuko maila zehaztu, ezarri, mantendu, garatu eta kudeatzea; azpiegitura arloan estandarrak eta ildo estrategikoak zehaztea; azken erabiltzailearen ekipo informatikoak eta oinarrizko softwarea homologatzea; datuen segurtasuna bermatzeko behar diren neurri teknikoak.

102. artikulua. Telekomunikazio Sistemen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Telekomunikazio Sistemen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: administrazioarendako telekomunikazio azpiegitura, sare, sistema eta zerbitzuak (telefonia finkoa, sakelakoa, talde itxiko irrati-telefono zerbitzua, pertsonak bilatzeko zerbitzua, satelite bidez kokatzeko zerbitzua, sare korporatiboko kanpoko sarbideak, interneteko sarbideak), numerazio telefonikorako planak, IP numerazioa.

103. artikulua. Ekoizpen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Ekoizpen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: erabiliriko informazio sistemei loturiko zerbitzuko mailak zehaztea, erabiliriko informazio sistemen operazio eredua, administrazioari egiten zaizkion zerbitzu batzuk ekoizten hastearen ondoriozko operazioko lanak.

104. artikulua. Euskarri Zentroaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Euskarri Zentroaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: Administrazioko informazio sistemen erabiltzaileei lehen mailako sostengua ematea, CAU kudeatu eta garatzea, ematen den sostengu zerbitzuaren kalitatea kontrolatzea.

7. ATALA

Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atala

105. artikulua. Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, alegia:

a) Proposamen arau-emaileak aztertu, haien aplikazioa eta garapena aztertu eta prestatzea, telekomunikazioei buruzko arautegiari eta Administrazioa Foru Komunitatean Modernizatzeko Planari dagokienez.

b) Proposamen arau-emaileak aztertu, haien aplikazioa eta garapena aztertu eta prestatzea, Foru Komunitateko antolaketari eta informazio sistemei buruzko arautegiari dagokionez.

c) Proposamen arau-emaileak aztertu, haien aplikazioa eta garapena aztertu eta prestatzea, Foru Komunitateko administrazio elektronikoari eta jarduera administratiboko informazio teknologien erabilerari buruzko arautegiari dagokionez.

d) Esparru juridikoan eta administratiboan zuzendaritza nagusiko unitate guztiei laguntza teknikoa ematea, haien eginkizunak garatzeko, foru dekretu honen bidez beste organo batzuen esku uzten direnak galarazi gabe.

VII. KAPITULUA

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia

106. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek ditu bere egituran:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Barne Araubideko Atala.

c) Atal Ekonomikoa.

d) Laguntza Administratiboaren Atala.

107. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eskumenak erabiliko ditu, alegia: idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduko 5. artikuluan eta 6. artikuluko a), b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren eskurantza juridiko, tekniko eta administratiboak, 9. artikuluko a) idatz-zatian aipatzen den eginkizuna, departamentuaren jarduketa esparruan ondareko erantzukizunagatik sortzen diren espedienteen tramitazioa eta aurrekoei lotuak, kudeatzen duen esparruari badagozkio.

108. artikulua. Barne Araubideko Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Barne Araubideko Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eskumenak erabiliko ditu, alegia: Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako organoetako langileria arloko eskuratzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan idazkaritza tekniko nagusiei langileriaren arloan esleitzen zaizkienak. Jauregiko zerbitzu laguntzaileei dagozkien eskumenak ere izanen ditu eta honako hauek ere bai: idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduko 6. artikuluko e), g) eta h) idatz-zatietan aipatzen diren eskurantza tekniko eta administratiboak eta aurrekoei lotuak, kudeatzen duen esparruari badagozkio

109. artikulua. Atal Ekonomikoaren esparrua eta eginkizunak.

Atal Ekonomikoak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduko 8. artikuluan aurrekontuari buruz aipatzen diren eskumenak eta, aurrekoei lotuak, kudeatzen duen esparruari badagozkio.

110. artikulua. Laguntza Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Laguntza Administratiboaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduko 6. artikuluko d) eta j) idatz-zatian aipatzen diren eskumen tekniko eta administratiboak eta 9. artikuluko b) idatz-zatian aipatzen den eginkizuna eta aurrekoei lotuak, kudeatzen duen esparruari badagozkio.

VII. KAPITULUA

Nafarroako Administrazio Auzitegia

111. artikulua. Atxikipena, eginkizunak eta egitura.

1. Nafarroako Administrazio Auzitegia Barne Zuzendaritza Nagusiari atxiki zaio eta bere erregelamendu organikoaren arabera arautiko da.

2. Nafarroako Administrazio Auztiegiak zerbitzuen maila organikoa du. Hiru atal eta idazkaritza bat ditu bere egituran, erregelamendu organikoak ematen dizkion eginkizunak burutuko dituztenak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengo xedapen gehigarria._Eskumenak banatzeko baldintza orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak menpe dauden beste organo batzuei uzten ahal zaizkie, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den ebazpen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak eraginik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumenen banaketa, foru agindu baten bidez. Foru agindu hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Bigarren xedapen gehigarria._Eskumenen banaketa.

1. Departamentuko zuzendari nagusiei dagokie, kasuan kasuko eskumenen esparruan, kontratazio arloan indarra duen legeriak Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ematen dizkion eskurantza administratiboen titulartasuna eta erabilera.

2. Barne zuzendari nagusiei dagokio, kasuan kasuko eskumenen esparruan, arau-hauste arin eta larriengatik zehapen espedienteen gainean ebazteko indarra duen legeriak Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ematen dizkion eskurantza administratiboen titulartasuna eta erabilera.

Hirugarren xedapen gehigarria._Aholkularitza Juridikoak jarduteko prozesu arloko arauak.

1. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak, jardun ahal izateko, aldez aurretik Nafarroako Gobernuak, eskumen hori bere duen kontseilariak edo erakunde autonomoko organo eskudunak hala erabaki beharko du.

Foru Komunitateko Administrazioko agintari, funtzionario eta langileak epaiketetan ordezkatu eta defendatu ahal izateko, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik baimena eman beharko du.

Premiazkoa izanez gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak ematen ahalko du aurreko lerroaldeetan aipatzen den jarduketen erabilera edo baimena eta Nafarroako Gobernuari horren berri eman beharko dio lehen bilkuran, baiets dezan.

2. Aholkularitza Juridikoak kereilak aurkeztu ahal izateko, Nafarroako Gobernuak hala erabaki beharko du. Kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik aurkeztuko ditu salaketak Aholkularitza Juridikoak.

3. Arlo jurisdikzionalenek kontrako ebazpenik emanez gero, Aholkularitza Juridikoak errekurtsoak aurkeztu ahal izateko, lan arlo jurisdikzionalean erregu-errekurtsoa barne, kasuan kasuko departamentu edo erakundeak kontrako jakinarazpenik adierazten ez duten bitartean. Errekurtso berezien kasuan, gaiaren eskumena duen departamentu edo erakundeak proposatu beharko du, prestatu edo aurkeztu ahal izateko.

4. Aholkularitza Juridikoak prozesuak bertan behera uzteko, prozesuei ekiteko eskumena duen organoak baimena eman beharko du aldez aurretik. Transakzioa egiteko eta amore emateko, aldez aurretik Nafarroako Gobernuaren baimena beharko da.

5. Aholkularitza Juridikoak konstituziokontrakotasuneko errekurtsoak aurkeztu ahal izateko eta konstituziokontrakotasuneko errekurtsoetan eta konstituzionaltasuneko bestelako auzietan agertu eta jardun ahal izateko, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik halaxe erabaki beharko du. Babespen errekurtsoa aurkeztuz gero edo horietan agertu edo parte hartuz gero, gaiaren eskumena duen departamentu edo erakundeari berehalaxe jakinaraziko dio.

6. Kasuan kasuko departamentu edo erakunde autonomoak bete edo betearaziko ditu epaileen ebazpenak, administrazioak pagatu beharreko kostuak barne, Aholkularitza Juridikoaren prozesuko jarduketak eta aholkuak deusetan galarazi gabe.

7. Estatuari eta erakunde publikoari laguntza juridikoa emateko azaroaren 22ko 52/1997 Legea izanen da aplikatzekoa, bidezko denean.

Laugarren xedapen gehigarria._Aholkulari juridikoen berezko eginkizunak.

1. Foru dekretu honetako 11. artikuluan ezartzen den Aholkularitza Juridikoaren egitura organikoak ez dio eragotziko aholkulari juridikoak bere dituen eginkizunetan aritzea, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren eskumeneko edozein esparrutan, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak hala agintzen dionean.

2. Administrazioko Auzien, Zerga Aferen, Afera Zibilen, Afera Penalen, Lan Aferen eta Konstituzio Aferen ataletako burutzak Nafarroako Gobernuko aholkulari juridikoek bakar-bakarrik beteko dituzte.

Bosgarren xedapen gehigarria._Atalburutza batzuen izendapenak eta baldintzak.

1. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

_Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian Langileriaren Hautapen eta Araubidearen atalburuari Lanpostu betetzearen eta Langileen Araubidearen atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

_Barne Zuzendaritza Nagusian:

Langileriaren Kudeaketa eta Administrazio atalburuari Giza Baliabideen atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

Sistema, Kalitate eta Logistika atalburuari Ibilgailu Parkearen atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

_Justizia Zuzendaritza Nagusian:

Araubide Juridiko eta Araubidearen atalburuari Araubide Juridikoaren eta Langileriaren atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

Kalitate eta Prozedura atalburuari Kalitate atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

Orientazio Tekniko eta Auzitegiko Psikologiarako atalburuari Organo Judizialetarako Laguntza Teknikoaren eta Lankidetzaren atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

_Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusian:

Zuzendaritza nagusiko Zerbitzuen Antolamendu eta Kudeaketa atalburuari Araubide Juridiko eta Administratiboaren atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

Prozedura Elektronikoen eta Proiektu Berezien atalburuari Prozedura Elektronikoen atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

Informazio Sistema Korporatiboen atalburuari Proiektu Korporatiboen atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

Telekomunikazioaren Sistemen atalburuari Telekomunikazioen Sistemen atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

_Idazkaritza Tekniko Nagusian:

Araubide Juridikoaren eta Langileriaren atalburuari Barne Araubideko atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

Kudeaketa Administratiboaren atalburuari Laguntza Administratiboaren atalburu iritziko zaio hemendik aurrera.

2. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Ataleko burutzak Antolaketa eta Ikuskatzailetza Orokorreko Ataleko burutzaren baldintzei eutsiko die.

3. Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiko ataletako burutzek Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko ataletako burutzen baldintzei eutsiko die.

Seigarren xedapen gehigarria._Ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Estatutuen aldaketa.

1._35. artikulua aldatzen da, honelaxe geldituko dena:

"35. artikulua. Kudeaketa Zuzendaritzaren antolamendua.

1. Kudeaketa Zuzendaritzak eginkizun hauek burutuko ditu:

a) Zuzendari kudeatzaileari laguntzea zuzendaritza eta partaidetza organoak koordinatzen.

b) Agentziaren dirusarrera eta gastuen aurrekontuetarako aurreproiektuaren zirriborroa prestatzea.

c) Agentziaren kudeaketa ekonomiko eta administratiboa.

d) Bestelako entitateekiko hitzarmen eta itunei buruzko ikerlan, txostenak, kudeaketa eta maila ekonomikoko kontrola.

e) Agentziako unitate organiko guztietako programaturiko obra, instalazio eta ekipamenduetarako eta eskatzen zaizkionetarako inbertsioak kudeatzea.

f) Agentziaren ondasun eta zerbitzuen hornidura planifikatu, koordinatu, kudeatu eta kontrolatzea.

g) Informazio sistemak, agintariak, kalitatearen bermea eta lan arriskuetarako aurrenerriak prestatu eta kudeatzea.

h) Agentziako langileen kudeaketa materiala, Barne Zuzendaritza Nagusiko Laguntza Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuarekin koordinaturik.

i) Sindikatuekiko eta langileen ordezkaritza organoekiko harremanak bermatzea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Laguntza Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak berak babesturik eta koordinaturik.

j) Langileen etorrerak kontrolatzeko sistema kudeatzea.

k) Agentziako langileek aurkezten dituzten gaixo-agiriak kudeatu, tramitatu eta berrestea, aldi baterako ezgaiturik ez daudenean.

l) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak.

2. Kudeaketa Zuzendaritzak arlo hauek ditu bere egituran:

a) Gai Ekonomiko-administratiboen eta Langileriaren Kudeaketaren Arloa.

b) Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipamenduen Arloa.

3. Gai Ekonomiko-administratiboen eta Langileriaren Kudeaketaren Arloak eginkizun hauek burutuko ditu:

a) Agentziaren ekonomiaren, kontabilitatearen eta aurrekontuen kudeaketaren ohiko kontrolaz arduratzea.

b) Onesten den aurrekontua kudeatu eta kontrolatzea.

c) Aldian aldiko informazioa garatzea, aurrekontuen eta kontabilitatearen jarraipena egin ahal izateko, eta izan litezkeen desbideratzeak aztertzea.

d) Agentziaren aurrekontuak betetzeko behar diren ordainketa eta kobrantza agiriak kontrolatzea.

e) Ibilgetuaren inbentarioaren sorrera eta mantentze-lanak kudeatzea.

f) Ekipo eta instalazioen konponketa eta haien mantentze-lanak planifikatu eta sustatzea, kasuan kasuko arlo eta unitateekin koordinaturik.

g) Agentziaren argibideak, antolaketa eta agiriak kudeatu eta koordinatzea.

h) Datu estatistikoak kudeatzea.

i) Prozesu administratiboak koordinatzea, arloen arabera jarduteko irizpide bateragarriak ezarriz.

j) Administrazioaren ekoizpena hobetzen duten neurri teknikoak proposatu eta haien ezarpena begiratzea.

k) Agentziaren obra, zerbitzu, laguntza tekniko eta hornidura kontratuak kudeatzea.

l) Berezko zentroetako ondasun eta zerbitzuen hornidura koordinatu eta kontrolatzea.

m) Bestelako entitateekiko lankidetza itunak kudeatzea.

n) Aseguruak kudeatu eta kontrolatzea.

o) Agentziaren zentro eta zerbitzuak koordinatzea lan eskubide eta eginbeharrak begiratu eta betetzeko.

p) Langileriaren kudeaketa begiratu, koordinatu eta kontrolatzea.

q) Langileriaren arloko espedienteak tramitatzea, Agentziako zuzendari kudeatzaileari badagokio haien gainean ebaztea.

r) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian tramitatzea Agentziari atxikitako langileen gai guztiak, betiere gai horiei buruzko ebazpena ematea Institutuaren eskumena bada.

s) Langileen erregistroa ireki, mantendu eta eguneratzea.

t) Aldi baterako langileak kontratatzeko beharrak gainbegiratzea, ezarririk dagoen arauzko prozedurari jarraituz.

u) Absentismoa kontrolatu, gaixo-agiriak tramitatu eta langileen egutegia, absentismoa, oporrak eta lizentziak ezarri eta kudeatzea.

v) Lanaldiz kanpoko lanei buruzko orotariko arautegia begiratu eta kontrolatzea.

w) Kudeaketa administratiboaren eta langileriaren kudeaketaren mailetan garatu beharreko aplikazio informatikoen beharrak kontrolatu eta jakinaraztea.

x) Jendearendako laguntza gainbegiratu eta kontrolatzea.

y) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak.

4. Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipamenduen Arloak eginkizun hauek burutuko ditu:

a) Material teknikoaren, ibilgailuen, jantzien, ekipoen eta azpiegituren egoera begiratu eta arlo horietan planifikatzen eta programatzen arduratzea.

b) Agentziaren logistika kudeatzea, ongi ibil dadin.

c) Material, ibilgailu, ekipo eta azpiegituren beharrak atzematen, aztertzen eta, bidezko bada, konponduak izateko programatzen arduratzea.

d) Baldintza teknikoak, ibilgailuen, material teknikoen, ekipoen, ekipamenduaren eta azpiegituren arloetan prestatzea.

e) Zehaztapen teknikoak prestatu eta eguneratzea.

f) Langile operatiboen uniformeak eta ekipamendua proposatzea.

g) Eraikinak, instalazioak eta azpiegiturak mantentzea.

h) Ibilgailu, ekipo, makina, material, jantzi, orotariko ekipamendu eta azpiegituren beharrei buruzko txostenak hartu eta aztertzea.

i) Inbentarioak, materialak, ekipoak, ibilgailuak eta orotariko ekipamendua kontrolatzea eta haien egoeraren berri izatea.

j) Zehaztapen teknikoak, biltegia, ibilgailuak, materialak, ekipoak eta ekipamendua mantentzea.

k) Bere eskumenen esparruko arautegiak eta legezko xedapenak bildu eta eguneratzea.

l) Langileen eta arloari atxikiriko unitateen jarduera koordinatu, gainbegiratu eta sostengatzea, helburuak ezarriz, haiek betetzen direla begiratuz eta haien jarduera koordinatuz, zuzendaritzak ematen dizkion jarraibideekin bat.

m) Zuzendaritzarendako azterlan, txosten eta proiektuak prestatzea.

n) Beste arloei sostengu teknikoa ematea.

o) Oro har, indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak.

2. Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoaren Estatutuetako 37. artikuluko 4. idatz-zatia kentzen da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra._Unitateen iraupena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, Atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz egitura berriko organoei atxikiko ziaizkie, arain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera."

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra._Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 38/2005 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maial bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena._Aurrekontuko aldaketak.

Ahalmena eman zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan aurrekontuetan.

Azken xedapenetako bigarrena._Garatzeko ahalmenak.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena._Indarra hartzea.

Foru dekretu honek argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko irailaren 3an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0713642