11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

73/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko SOS Nafarroako aretoko buru izateko 3 lanpostu barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren testuan egindako akatsak zuzentzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 11n emandako 3046/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko SOS Nafarroako aretoko buru izateko 3 lanpostu barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean.

Akats bat atzeman da deialdiaren III. eranskinean, izan ere eranskin horretan sartutako gai-zerrenda ez dagokio deialdi horretako oposizioari, baizik eta SOS Nafarroa, Ekintzak Koordinatzeko Zentroko koordinazioko operadore laguntzaile lanpostuak betetzeko berriki argitaratu den beste bati.

Hori horrela, bidezkoa da akatsa zuzentzea, eta, beraz, deialdiaren III. eranskina eta 2., 3. eta 6. arauen puntu batzuk aldatzea, haien testuak aipatu akatsaren eragina izan baitu.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko SOS Nafarroako aretoko buru izateko 3 lanpostu barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren III. eranskina aldatzea. Deialdia 2007ko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean. Hona hemen testu berria:

"III. ERANSKINA

1. gaia._Larrialdietarako prozedurak; deien eta gertaeren bideratzea, agintea eta baliabideen kontrola, gertaeren jarraipena.

2. gaia._Larrialdiak kudeatzeko sistemak: oinarriak eta aplikazioak, erabiltzaileak eta erabiltzaile-ezaugarriak, 112 postu nagusiak eta postu urrunak, deiak hartu eta egitea, gertaeren sorrera, gutxieneko informazio premiazkoa, ANI/ALI, erregistro automatikoak, planak eta prozedura, sistemaren gomendioak, agintea eta baliabideen kontrola, GISaren laguntza, etab.

3. gaia._Oinarrizko informatika: hardwareari, softwareari eta Windows XP sistema eragileari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

4. gaia._Windows XP: oinarriak eta erabilgarritasuna, aplikazioak, programa-kudeatzailea, fitxategi-kudeatzailea, kontrol-panela, inprimaketa-kudeatzailea, programen exekuzioa, sareko lana, sarearen konfigurazioa, inprimagailuen konfigurazioa sarean aritzeko, sarearen beste erabiltzaileekiko komunikazioa, lanaren babesa, sarearen kudeaketa, etab.

5. gaia._Testu-prozesadoreak: oinarrizko kontzeptuak. Office XP-ko Word: Word-en lan esparrua, idatzi eta editatu, testuaren formatua, orriaren diseinu eta osaera, gutunera bideratzea, eremuekin lan egitea, inprimatzea.

6. gaia._Kalkulu orriak: oinarrizko kontzeptuak. Office XP-ko Excel: oinarrizko kontzeptuak, laneko liburuak, orriak, gelak, gelak eta komandoak hautatzea, datuak sartzea, formulak eta loturak sortzea, funtzioak erabiltzea, kalkulu-orri bat editatzea, formatuak, grafikoak, inprimatzea.

7. gaia._Datu baseak: oinarrizko kontzeptuak. Office XP-ko Access: taulak, kontsultak, formularioak, txostena, inprimaketa.

8. gaia._Internet eta Intranet. Interneten oinarrituriko zerbitzuak. World Wide Web; albiste multzoak; bilagailuak.

9. gaia._Outlook 2002: posta elektronikoa, antolatzeko tresna eta denboraren kudeaketa. Mezuak; helbideetako libretak; agenda; harremanak; eginkizunen plangintza.

10. gaia._Irrati-sistemak. Prestazioak. Erabilpen eta aplikazioak. Irrati-hizkuntzak. Irrati-sareak. Irrati-kanalak. Informatika irrati-sareei aplikatua. Osagaiak eta Tresneriak.

11. gaia._Irrati-tresnerien erabilera. Tresneria-motak. Erabilpen-modalitateak. Oinarrizko funtzioak. Ahots eta datuen igorpena, mezu luze eta laburrak.

12. gaia._Telefono-sistemak. Prestazioak. Erabilpen eta aplikazioak. Telefono-sareak: analogikoak eta digitalak. Telefonia finko eta mugikorra. Osagaiak eta tresneriak. ANI/ALI. Ahotsaren eta datuen igorpena.

13. gaia._Telefonia mugikorra. Telefonia mugikorraren motak. Erabilerak eta aplikazioak. Zelularren erabilpena. Erabilpen-modalitateak. Oinarrizko funtzioak. Ahotsaren eta datuen igorpena, mezu luze eta laburrak.

14. gaia._Geografia aplikatua: zerbitzu funtsezkoen baliabideen ezarpena Nafarroan.

15. gaia._Nafarroako populazioguneak: Nafarroako izendegia. Udal eta kontzejuak; kide bakarreko entitateak eta hainbatekoak; lekuak eta hiribilduak; fazeriak, basoak eta bardeak; Iruñeko eta Tuterako barruti eta sekzioak. Kodeketa. Nafarroako toponimia.

16. gaia._Babes Zibila. Kontzeptuak. 2/1985 Babes Zibilaren Legea. Babes Zibilaren Arau Oinarrizkoa. Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko 8/2005Foru Legea.

17. gaia._Babes Zibila. Babes Zibileko planak. Lurralde planak eta plan bereziak.

18. gaia._Babes Zibileko planak Nafarroan: PLATENA, TRANSNA, Oihanetako suteak, Uholdeak. Tunelen plana.

19. gaia._Nafarroako Larrialdietako Agentzia. Nafarroako Larrialdietako Agentziako unitate organikoak eta haien eginkizunak.

20. gaia._Maiatzaren 4ko 150/1998 Foru Dekretua, Ekintza Koordinaziorako Zentroa arautzen duena.

21. gaia._Larrialdi-zerbitzuak: Suhiltzaileak eta Foruzaingoa.

22. gaia._Larrialdi-zerbitzuak: Eri-garraiorako Larrialdiko Sarea.

23. gaia._Larrialdi-zerbitzuak: Oinarrizko osasun laguntza. Erietxeko larrialdi zerbitzuak.

24. gaia._Larrialdi-zerbitzuak: larrialdietan zeregina izan dezaketen Nafarroako beste zerbitzu batzuk.

25. gaia._Estatuaren Babes Zibilaren antolaketa. Erietxeko larrialdi zerbitzuak."

2. Deialdiaren "6.4.1.1. Bigarrena" araua aldatzea, honela:

"Bigarrena: gai-zerrendan agertzen diren gaiei buruzko kasu edo galdera teoriko-praktiko bat edo gehiago ebaztea.

3. 2.1 arauaren d) letra eta 3.3. arauaren "Bi" atala kentzea.

4. Eskabideak aurkezteko epeari 15 egun natural gehitzea; beraz, azken eguna 2007ko otsailaren 24a izanen da.

5. Ebazpen hau aipatutako deialdiko mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 15ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0700824