11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anatomia Patologikoko barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anatomia Patologikoko barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2005eko urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 127. zenbakian, argitaratutako deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak puntu gehienez gainditu dituzten izangaien izenak eta izendatzeko proposamena aurkeztu ditu, deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren bitartean betiere.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anatomia Patologikoko barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostutarako izendapen proposamena onesten da, honako hauen aldekoa hain zuzen:

_Jesús M. Elizalde Eguinoa

_M. Pilar Fernández Seara

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0620204