11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEDEA

Udal lurzatiaren desafektazioa. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2006ko abuztuaren 30ean egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

1. Jabari publiko bat abiapuntua izanik, lurzati bat sortzea, Ledeako Udalaren titulartasunekoa, San Martín auzoan, 175 metro karratukoa. Lur hori egungo hirilurren katastroko 1. poligonoko 784 etea 785. lurzatien artean dago eta bi lurzati horien mugetatik hiru metro atzera eginda, honako mugekin: iparraldean, ekialdean eta mendebaldean, kale publikoa; hegoaldean, hirilurren katastroko 1. poligonoko 340. lurzatia.

2. Iragarki hori jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Jendaurreko epea iraganik, Udalbatzako osoko bilkurak hartuko du erabakia.

Ledean, 2007ko urtarrilaren 9an._Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0700555