II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TUTERA
Xehetasun azterlana. Lerrokaduren aldaketa 3. poligonoko 1077 lurzatian, Zaragoza etorbideko 18an
Hiriko Udalak, 2006ko abenduaren 28ko osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposatuta, behin betikoz onetsi zuen Tuterako H.A.P.O.ko 1077. lurzatiko lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana (3. poligonoa, Zaragozako etorbidea, 18a), CGB Arquitectura y Urbanismo enpresak sustatua, Galofer, S.L. ordezkatuz. Hasierako onespena Alkatetzaren 2006ko urriaren 23ko ebazpenak eman zion.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2007ko urtarrilaren 9an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0700549