11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

18,45 metro karratuko soberako lurzati baten desafektazioa. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2007ko urtarrilaren 2ko bilkura arruntean, udalbatzako kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoaz, erabaki zuen kalifikazio juridikoa aldatzeko eta soberako lurzati deklaratzeko espediente bat behin betiko onestea, 18,45 metro karratuko lur bati dagokion espedientea, hain zuzen. Mugak: iparraldean eta ekialdean, 13. poligonoko 45 eta 46. lurzatiak, Juan Goñi Urdaniz jaunarenak; hegoaldean, 50. lurzatia, eta mendebaldean, berriz, bide publikoa.

Lur horren azalera txikiaren nahiz kokalekuaren ondorioz etorri dira soberako lurzatiaren deklarazioa eta haren desafektazioa eta, gainera, Berriobeitiko 13. poligonoko 50. lurzatiaren hegoaldeko mugari itsatsitako lur zerrenda denez, ezin zaio eman erabilera egokirik.

Desafektazioaren xedea da jabe mugakideari esleitzea lur hori, hau da, Arteclío, S.L.ri.

Soberako lurzatiaren balorazioa: 3.265,65 euro.

Hori guztia Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134.2 artikuluko d) atalean xedatutakoari jarraikiz.

Berriobeitin, 2007ko urriaren 10ean._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0700541