11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

40/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Antonio Bienvenido Perdices Huetos jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena, "Merkataritza Zuzenbidea" jakintza-arloan.

2006ko urriaren 16ko ebazpenaren bidez (azaroaren 3ko E.A.O.) dei egindako sarbide-lehiaketa epaitu duen batzordearen proposamenarekin bat eginez, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren hamargarren oinarriak aipatutako dokumentazioa.

Errektoreak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2004 Lege Organikoaren 65. artikuluak (abenduaren 24ko E.A.O.) eta Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkioten eskumenak erabiliz, erabaki du Antonio Bienvenido Perdices Huetos jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitateko katedradun izendatzea, jakintza-arlo honetan: "Merkataritza Zuzenbidea", 3479 kodea, Zuzenbide Pribatuko sailari atxikia.

Gehienez ere 20 eguneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan ere hartuko du dagokion unibertsitate irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 8an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0700538