11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BEORBURU

Herrilurraren desafektazioa

Beorburuko Udalak, 2007ko urtarrilaren 4an egin osoko bilkuran, bere kideen legezko kopuruaren bi hereneko quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen:

1. Herrilurretako 103 metro karratuko lur baten kalifikazio juridikoa aldatzea. Lur hori 1. poligonoko 103. lurzatiko zati bat da, C letra duena, eta orain herrilur izaera galduko du, izan ere trukea egin nahi da 1. poligonoko 2B lurzatiko zati baten 34 metro karraturekin, A letra baitu, eta 1. poligonoko 4. lurzatiko zati bateko 94 metro karraturekin, B letra baitu. Trukearen helburu da Kontzejuetxea eta bide publikoa handitzea

2. Erabaki hau Kontzejuko iragarki oholean ikusgai jartzea, hilabetez, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emanda, aipatu epean bidezko juzgatzen diren alegazioak edota erreklamazioak paratu ahal izateko.

3. Aipatu epean inork erreklamaziorik egiten ez badu, desafektazioa eta trukea egiteko hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Beorburun, 2007ko urtarrilaren 9an._Alkatea, Fernando Irigoyen Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0700490