11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

Aldaketa puntuala, 5. poligonoko 309. lurzatian eta 7. poligonoko 619. lurzatian

Udalak, 2006ko abenduaren 29an egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:

Aldaketa puntuala, 5. poligonoko 309. lurzatian eta 7. poligonoko 619. lurzatian

Ikusirik 5. poligonoko 309. lurzatiko eta 7. poligonoko 619. lurzatiko aldaketa puntuala, Beatriz Rodrigo andreak Camino del Encinar, S.A. ordezkatuz aurkeztu duena.

Ikusirik Udalaren Arkitektura Zerbitzuak luzaturiko txostena eta Obra Batzordeak 2006ko abenduaren 15ean luzaturiko adostasun txostena.

Ikusirik 35/2002 Legearen 70. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa, aho batez, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea aurkeztutako aldaketa, eta ohartaraztea ezen behin betiko onespenaren tramitea baino lehen Udal honen Arkitektura Zerbitzuaren txosteneko determinazioak bete behar direla.

2. Jendaurrean egoteko epea irekiko da, hilabetekoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako bi egunkarietan argitaratu ondotik.

Cintruenigon, 2007ko urtarrilaren 9an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0700486