11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Aldaketa xehekatuaren espedientea. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2006ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran eta bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen behin betikoz onestea Artaxoako Udal Planeko 3.2.2. eta 3.2.3. artikuluen aldaketa puntual xehekatuaren espedientea, haien eraikuntzako baldintzak ukitzen baititu, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Juan Pedro Egea arkitektoak prestatua da eta Artaxoako Udala da sustatzailea. Hona hemen aldaketa:

2. eremu homogeneoa._Alde Zaharra, 3.2.2. artikulua

Jadanik dauden eraikuntzako baldintzei honako hau gehituko zaie:

"Ate-leihoetako zurgintza lanei dagokienez, zuraz gain aluminio lakatua ere baimenduko da, RAL 8028 kolorekoa edo horren antzekoa. Bertzetik ere, material baimenduei dagokienez, aluminio anodizatua ere baimenduko da, kolore ilunekoa, baita PVCa ere, baina aluminio lakatuak duen RALen antzekoa bada.

Pertsiana biribilgarriei dagokienez, zuraz gain harresirako baimentzen diren materialak ere baimenduko dira, baita aluminio anodizatua eta PVCa ere.

Zurgintza lanen koloreak honako hauek bakarrik izanen dira: 8001, 8003, 8007, 8008, 8011, 8014 8024, eta 8025. Halaber, aluminio anodizatuak baimenduko dira, kolore beretsukoak badira".

3. eremu homogeneoa._Alde Zaharra, 3.2.2. artikulua

Jadanik dauden eraikuntzako baldintzei honako hau gehituko zaie:

"Ate-leihoetako zurgintza lanei dagokienez, zuraz gain aluminio lakatua ere baimenduko da, RAL 8028 kolorekoa edo horren antzekoa. Bertzetik ere, material baimenduei dagokienez, aluminio anodizatua ere baimenduko da, kolore ilunekoa, baita PVCa ere, baina aluminio lakatuak duen RALen antzekoa bada.

Zurgintza lanen koloreak honako hauek bakarrik izanen dira: 8001, 8003, 8007, 8008, 8011, 8014 8024, eta 8025. Halaber, aluminio anodizatuak baimenduko dira, kolore beretsukoak badira".

Argitara ematen da, interesatuak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2007ko urtarrilaren 5ean._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0700474