11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Exekuzio unitateko mugapenaren aldaketa. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen urtarrilaren 9an, Vianako Udal Planeko UE-8 exekuzio unitateko mugapenaren aldaketa hasiera batean onesteko, Agrupacion de promotores Tamarigal, S.L.k sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da, 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2007ko urtarrilaren 9an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0700451