11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra

2006ko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen, abenduaren 1ean, Mairagako Mankomunitatearen 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsi zuen iragarkia.

Jendaurreko aldia igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak eta bestelako dirusarrerak: 2.938.106 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 148.000 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 2.000 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 4.626.379 euro.

9. kapitulua._Finantza-aktiboen goiti-beheitiak: 2.150.506 euro.

Dirusarrerak, guztira: 9.864.991 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen lansariak: 1.178.750 euro.

2. kapitulua._Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 1.390.200 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 81.100 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 33.571 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 7.056.092 euro.

9. kapitulua._Finantza-aktiboen goiti-beheitiak: 125.278 euro.

Gastuak, guztira: 9.864.991 euro

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da behin betiko onespenaren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tafallan, 2007ko urtarrilaren 13an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0700520