11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ARAITZ

Izangai onartuen eta baztertuen betiko zerrenda, administrari ofiziala izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

2006ko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 17koan, deialdia argitaratu zen Araizko Udalaren zerbitzuko administrari ofiziala izateko lanpostu finko bat lan kontratuarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Alkatearen 2006ko abenduaren 22ko ebazpenaren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda (2007ko 3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 5ekoa)

Bidezko da orain deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, ebatzi da:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Eranskin moduan zehazten da zerrenda

2. Euskara proba, otsailaren 2an eginen da, ostirala, 9:00etan hasita, Araizko Udaletxean (Arribe-Atallun). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dira. Azterketara agertzen ez dena edo arestian aipatutako agirietako baten bidez bere nortasuna egiaztatzen ez duenak probatik baztertua geldituko da.

3. Oposizioko lehenengo eta bigarren ariketak, (teorikoa eta praktikoa) otsailaren 13an eginen dira, asteartea, 9:00etan hasita, Araizko Udaletxean (Arribe-Atallun). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dira. Azterketara agertzen ez dena edo arestian aipatutako agirietako baten bidez bere nortasuna egiaztatzen ez duenak frogatik baztertua geldituko da.

4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean Ebazpen hau argitaratzeko agintzea.

ERANSKINA

Onartutako pertsonen zerrenda

APEZETXEA, ZABALETA, MARIA BEGOÑA

ARTOLA, MATXAIN, GARBIÑE

AZPIROZ, ZABALETA, MARIA JOSEFA

BELOQUI, IRIARTE, JOSUNE

CIA, GARCIA, MARIA ISABEL

CRUZ, LICIAGA, MARIA CONCEPCION

ESCAMENDI, IRIARTE, MIRENTXU

IRAZU, LLANTADA, ANE MAITE

MARIEZCURRENA, PEROCHENA, ARANTZA

MEDRANO, AGUAVIVA, AMAIA

SARACHAGA, MARRO, OIANE

URQUIJO, URIETA, LAIDA

ZUBIRIA, URTEAGA, AINARA

ZULUETA, URQUIDI, AINARA

Baztertutako pertsonen zerrenda: Ez dago baztertutako inor.

Araitzen, 2007ko urtarrilaren 11n._Alkatea, Pedro M.ª Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0700597