11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3044/2006 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta izendatzen da María Victoria Coronado Rey Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Administrazio Gaietarako Bulegoko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 11ko 3044/2006 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta María Victoria Coronado Rey Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Administrazio Gaietarako Bulegoko buru izendatu du.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0700666