11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Behin betiko onespena

Mairagako Mankomunitateak, 2006ko azaroaren 29ko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatzen denari jarraituz tramitatu da espedientea, baita aurreko testua aldatzen duen 15/2002 Foru Legeak onetsitako testu berriari ere jarraituz, eta kontuan hartuta jendaurreko epean ez dela erreklamaziorik izan, hasiera batean onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da osorik aipatu ordenantza, 2007ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duena.

1. 4. artikuluan atal berri bat erantsi da, honela dioena:

h) Partikularrak eskatuta, Mankomunitateko langileek egindako edozein jarduera, abonatua izan edo ez, Mankomunitatearen eskumeneko instalazioak ikuskatzeko dena.

2. 5. artikuluko 2. atalean beste lerroalde bat erantsi da, honela dioena:

d) Zergapeko egintza 4. artikuluko h) atalean definituta duten tasetarako, jarduera eskatzen duten pertsona natural edo juridikoak dira zergadunak.

Hornitzeko kontraturik ez dagoen kasuetan, lur, eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerako ondasun higiezinetan jarduera bat eginik, haien jabe, errentari edo era guztietako erabiltzaileak izanen dira subjektu pasiboak, baldin eta jarduketaren onuradunak badira.

3. 6. artikuluan beste lerroalde bat erantsi da, honela dioena:

h) 4. artikuluko h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: laneko irteeren kopurua.

4. 11. artikuluan beste lerroalde bat erantsi da, honela dioena:

6._Mankomunitateko langileek laneko ikustaldia edo instalazioen ikuskapena egiten duten unean sorraraziko dira 4. artikuluko h) ataleko zergapeko egintzarako ezarritako tasak.

5. 12. artikuluan beste lerroalde bat erantsi da, honela dioena:

4._h) atalean aurreikusitakoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

6. 13. artikuluko 1. puntuaren testua aldatu da, eta honela utzi:

1. Indarra duen legeriari jarraituz, ordenantza honetan aurreikusitako tasak aplikatzetik ateratzen diren zorrak jakinarazpen gabetzat hartuko dira, 4.g) eta 4.h) artikuluetan ezarritako zergapeko egintzari dagokiona kenduta.

7. 13. artikuluan beste lerroalde bat erantsi da, honela dioena:

6. 4. artikuluko h) atalean aurreikusitako zergapeko egintzaren ondoriozko zorrak 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira, subjektu pasiboari jakinarazten zaion egunetik aitzina.

8. Kendu egin dira xedapen iragankor bakarra eta xedapen indargabetzaile bakarra.

9. Azken xedapen bakarra aldatu da, eta honela utzi:

Ordenantza honek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

10. I. Eranskina osorik aldatu da, eta honela utzi:

I. ERANSKINA

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifak

1._4.a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.1. Kuota finkoak (hornidura): ezarritako kontagailuaren diametroaren arabera.

7 - 10 mm 4,05

13 mm 5,89

15 mm 12,83

20 mm 20,18

25 mm 28,41

30 mm 45,78

40 mm 82,55

50 mm 119,30

65 mm 127,88

80 mm 153,43

100 mm 255,56

150 mm 1.181,90

1.2. Kontagailuen alokairuko kuota finkoak.

Hilean, kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 230 zk., 84-09-25ekoa). Konpontzeko eta kontserbatzeko gastuak sartzen dira.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuota finkoak.

Suteetarako aho bakoitzeko, 6,54 euro kobratuko da hiru hilabetean behin.

2._4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

2.1. Kuota finkoak (saneamendua eta estolderia): ezarritako kontagailuaren diametroaren arabera.

7 - 10 mm 6,26

13 mm 7,85

15 mm 10,35

20 mm 11,96

25 mm 24,38

30 mm 34,70

40 mm 68,88

50 mm 103,55

65 mm 139,80

80 mm 170,74

100 mm 238,05

3._Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Kuota aldakorra: m³-aren prezioa.

1. tarifa._Etxeko erabilera etxebizitzetan eta erabilera lotuak. Ofizialki onartutako ikastetxeak sartzen dira, haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergokoak: 0,372457 euro.

2. tarifa._Industriako eta merkataritzako erabilerak. Industria, merkataritza, bulegoak eta langelak sartzen dira tarifa honetan. Orobat, obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak, baita kirol instalazioetako erabilera kolektiboak ere, ureztatzea kenduta: 0,576833 euro.

3. tarifa._Baratze, aisiako finka eta kirol instalazio partikularretako (igerilekuak) erabilera, eta ureztatzea.

_Lehen 25 m³-koak, hiruhilekoan: 0,372457 euro, metro kubikoa.

_Hortik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 2,044863 euro, metro kubikoa.

4. tarifa._Erabilera konbinatuak.

4.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (industria edo merkataritzako jarduera ohiko bizilekuan).

_Lehen 65 m³-koak, hiruhilekoan: 0,372457 euro, metro kubikoa.

_Hortik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 0,576833 euro, metro kubikoa.

4.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztaketa edo kirol instalazio partikularreko erabilera (ohiko bizilekua, berdegunea, baratzea edo igerilekua duena).

_Lehen 65 m³-koak, hiruhilekoan: 0,372457 euro, metro kubikoa.

_Hortik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 1,862285 euro, metro kubikoa.

4. tarifa, erabilera konbinatuen gainekoa, nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, den bezalakoa izateagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, aurreikusitako erabilera konbinaturen bat egiten ahal bada bertan. Erabilera bat baino gehiago egiten ahal dituenean, subjektu pasiboak ezin du inoiz haietako bakoitzeko kontagailu bat ezarri.

Aldi berean, 4.1 eta 4.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak izan ditzakeen etxebizitzari, hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa aplikatuko zaio eta, zalantza izanez gero, 4.2 tarifa.

Subjektu pasiboa familia ugarikoa bada, lehen 65 metro kubikoak 80tara igoko dira.

Famila ugarikoa dela frogatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

1._Eskaera.

2._Familia ugariko karneta.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

5. tarifa._Erabilera soziala, ongintzako zentroak barne: 0,372457 euro, metro kubikoa.

6. tarifa._Mankomunitateko ente ofizialen erabilera zerbitzuetan eta udal ureztaketan, baita erabilera publikoko jabetza pribatuko ureztatzea ere: 0,372457 euro, metro kubikoa.

7. tarifa._Udal zerbitzuen erabilera Mankomunatetik kanpoko erakunde ofizialetan, zisterna bidezko hornidura barne: 0,584246 euro, metro kubikoa.

8. tarifa._Hornidura, kamioi zisternadunen bidez: 1,869590 euro, metro kubikoa.

4._4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Kontagailuaren diametroaren araberako urteko horniduraren kanona, halako bi.

5._4.e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

_Eraikin berriak eta zaharberritutakoak, m² erabilgarrien arabera (proiektua): 0,584246 euro, metro kubikoa.

_Baratzeak:

Kopuru finkoa: 218,23 euro.

_Suteak:

Kopuru finkoa: 78,17 euro.

Kasu guztietan, erabilitako materialen kostua erantsiko da, %20 igota gastu orokor eta zeharkako gastu bezala.

6._4.f) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintza.

Kontsumitu edo zenbatetsitako m³ bakoitzeko, 0,5916 euro kobratuko da (astebete gutxienez eta 4 m³-ko bolumena astean).

7._4.g) eta 4.h) artikuluetan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Ikuskapen irteera edo bisitaldi bakoitzeko, 41,89 euro kobratuko da.

8._Murrizketa berezia, lanbidearteko gutxieneko soldata adinako pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat.

Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan (ordenantza honek arautzen baitu) aurreikusitako zergapeko egintzei dagokien kuotaren partea %50 murriztuko da orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbidearteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 1,2, gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin biziz gero, bien guztirako dirusarrerak batuta. Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak -23koak barne_ edo dirusarrerarik gabeko seme-alaba ezgaituak), lanbidearteko gutxieneko soldata halako 0,2 gehituko zaie aipatu muga ekonomikoei, menpeko pertsona bakoitzeko.

Nahiz aurreko baldintza bete, ez dute murrizketa berezi horretarako eskubiderik beste dirusarrera batzuen bitartez urtean lanbidearteko gutxieneko soldata gainditzen dutenek, eskatzaileak berak edo etxean harekin bizi direnek sarrera horiek eskuratu. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen direla frogatzeko, eskatzaileek honako hau aurkeztu beharko dute:

1._Eskaera.

2._Hartzen duten laguntzaren ziurtagiria.

3._Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen dirusarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

4._Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak ur hornidurari eta saneamenduari buruzko kontratuaren titularra izan beharko du.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Tafallan, 2007ko urtarrilaren 15ean._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0700348