11. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

14/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Pablo Unzueta Martínez jaunak jarritako 623/2006 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena.

Pablo Unzueta Martínez jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuaren aurka. Foru dekretu horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak eman zituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua aldatu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Pablo Unzueta Martínez jaunak jarritako 623/2006 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen hau Pablo Unzueta Martínez jaunari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 8an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0700678