107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. poligonoko 302. lurzatiko xehetasun azterlana, Carmelo Bordonaba Rodrigo jaunak sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko uztailaren 30ean egin bilkuran, bertaratu guztiek aho batez erabakita, hasiera batez onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. poligonoko 302. lurzatiko xehetasun azterlana, Carmelo Bordonaba Rodrigo jaunak sustaturik, betiere txosten teknikoaren eta txosten juridikoaren zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuko da, hogei egunean aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noain-Elortzibarren, 2007ko abuztuaren 3an._Jarduneko alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L0712513