II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ERROIBAR
Hirigintzako Hitzarmen proiektua. Hasierako onespena
Bizburum, S.L.rekin sinatutako Hirigintza Hitzarmenaren bidez Bizkarretako UE 14 exekuzio unitatearen hirigintza aprobetxamenduaren %10 utzi ordez, dirua ordainduko da. Hitzarmen hori hasiera batean onetsi da eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluak dioenaren arabera, jende orori jakinarazten zaio espedientea jendaurrean egonen dela iragarki hau argitaratu ondoko 20 egun balioduneko epean, interesdunek hura aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Erron, 2007ko abuztuaren 14an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L0712814