II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BERA
Hirigintza kudeaketarako hitzarmenaren onespena, Berako Udal Planaren CI 2 eremuari dagokiona: Bide Oiasso, S.L.
Berako Udaleko alkateak 2007ko uztailaren 31n emandako 162. Ebazpenaren bitartez, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:
1. Bide Oiasso, S.L.k Berako Udal Planaren industriarako hiri lurzoruaren CI 2 eremuaren kudeaketarako aurkezturiko hirigintza kudeaketarako hitzarmena onestea; hitzarmena onesteko ondorengo baldintzak bete beharko dira, zeinak hitzarmenaren edukia osatzen duten:
1._Bide Oiasso, S.L.ri dagokio biribilgunea bat egitea lehengo N 121eko eta UE 1aren pareko (Zalain Jatetxe-Hostala) Zalaingo industrialderako sarreraren bidegurutzean, CI 2 eremuaren eremu fisikotik at dagoena, eta Berako Udal Planeko CI 2 eremuaren garapenerako aurkeztu beharreko urbanizazio lanen proiektuaren zati izango dena, Berako Udalak onetsi behar duena.
2. Bide Oiasso, S.L.ri hitzarmenaren testu bateratua aurkeztu dezala eskatzea, berau sinatu aurretik, hemen aipaturiko baldintzak barne hartzen dituena, eta baita Berako Udaleko alkatearen 2007ko maiatzaren 24ko 106/2007 Ebazpenean ezarritako baldintzak ere, haren bidez jendaurrean jarri baitzen Berako Udal Planaren industriarako hiri lurzoruaren CI 2 eremua kudeatzeko hirigintza kudeaketarako hitzarmena, Bide Oiasso, S.L.k sustatutakoa.
3. Onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4. Erabaki hau interesdunari bidaltzea.
Beran, 2007ko abuztuaren 7an._Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L0712757