II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ARTAXOA
Herrilurren esleipena, herritarren artekoa, lehorreko laborantzarako
Artaxoako Udalak 2007ko uztailaren 27ko bilkuran hartu erabakia betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, eskubidea badutela uste duten herritar interesdunek eskaera aurkezten ahal dutela herritarren arteko herrilurren esleipenerako, lehorreko laborantzarako, Udaleko idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.
Artaxoan, 2007ko uztailaren 30ean._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.
Iragarkiaren kodea: L0712275