II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TUTERA
Xehetasun azterlana, Tuterako Ciudad Agroalimentaria izeneko jarduera ekonomikoen eremuko 4, 5 eta 6. poligonoetako erabilera anitzeko lurzatietan eta 8-11, 8-12 eta 8-13 lurzatietan lerrokadurak aldatzeko
Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2007ko uztailaren 18ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Tuterako H.A.P.O.ko Ciudad Agroalimentaria izeneko jarduera ekonomikoen eremuko 4, 5 eta 6. poligonoetako erabilera anitzeko lurzatietan eta 8-11, 8-12 eta 8-13 lurzatietan lerrokadurak aldatzeko. Jesús Marín Fuentes jaunak sustatu du Aceites Urzante, S.L. ordezkatuz. Halaber, espedientea jendaurrean edukitzea erabaki zuen, hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak idatzita aurkez daitezen Udalaren erregistro orokorrean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2007ko uztailaren 18an._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L0712243