107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Udal honek, 2007ko uztailaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, aho batez eta legezko quorumarekin, 96,10 metro karratuko herrilurraren desafektazioa, 3. poligonoko 296. lurzatian, ur biltegi berrien ondoan, erabilera lagatzeko Vodafone España, S.A.ri, telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat para dezan.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.b) artikuluan xedatutakoa betetzeko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 eguneko epean bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen Udalaren erregistroan, idazki batean.

Milagron, 2007ko abuztuaren 1ean._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0712242