I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2576/2007 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez bukatutzat ematen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko biologo izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia, eta lanposturako izendapena eta esleipena egiten dira.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 8ko 2576/2007 Ebazpenaren bidez, Gloria Giralda Carrera izendatu du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, biologo lanetan aritzeko. 1536 lanpostu hutsa esleitu zaio, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.
Deialdia 2006ko 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 12an.
Iruñean, 2007ko abuztuaren 8an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia ez egoteagatik (martxoaren 22ko 32/2005 Foru Agindua), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0713053