107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

"La Serna" jarduera ekonomikoetarako eremuari atxikitako SG-1 eta SG-3 sistema orokorrak eta 1. sektorea birzatitzeko proiektua, Las Labradas eta La Serna bazkatokien alderdian

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2007ko uztailaren 18ko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen "La Serna" jarduera ekonomikoetarako eremuari atxikitako SG-1 eta SG-3 sistema orokorrak eta 1. sektorea birzatitzeko proiektua, Las Labradas eta La Serna bazkatokien alderdian, A-68, Ebroko autobia eta A-160 Tutera-Fitero errepideen artean, Ignacio Nagore Lain jaunak sustaturik Navarra de Suelo Industrial, S.A. ordezkatuz. Orobat, onetsi zen jendaurrean paratzea espedientea hogei egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, idatziz, Udaleko erregistro orokorrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2007ko uztailaren 18an._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0712222