II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TUTERA
Borondatezko birzatiketa proiektua, B.B.B.P.B.ko UE 5 unitatean, 5. poligonoko 741, 756, 757, 758 eta 1651. lurzatietan, Magallón eta Cortes kaleen artean
Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzak 2007ko uztailaren 18an eman ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zuen Tuterako alde zaharreko babes eta barne berrikuntzarako plan bereziko (BBBPB) UE 5 unitateko borondatezko birzatiketa proiektua, 5. poligonoko 741, 756, 757, 758 eta 1651. lurzatiei dagokiena, Magallón eta Cortes kaleen artean. Alfonso Ranz Garrido jaunak sustatu du, Rafael Nevot Moracho jauna, Alberto Pérez Gil jauna, Narciso Pardo Soria jauna eta haren seme-alabak eta Serafín Osta Jiménez jauna ordezkatuz. Alkatetzak 2007ko apirilaren 12ko ebazpenaren bitartez onetsi zuen hasiera batean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2007ko uztailaren 18an._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L0712220