107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERGOIENA

Aurrekontuko 1/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, 2007ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, 2007ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa hauei buruzko espedientea:

_Kreditu gehikuntza sartzea diruzaintzako gerakinaren kontura, aurrekontuan kontusail hau behar bezainbat diruz hornitzeko: 121 22002, Argitalpenak eta beste batzuk; guztira, 1.200,00 euro.

_Kreditu gehikuntza sartzea diruzaintzako gerakinaren kontura, aurrekontuan kontusail hau behar bezainbat diruz hornitzeko: 451 48204, Garapen Partzuergoa; guztira, 800,00euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 271 artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako epedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Ergoienan, 2007ko abuztuaren 8an._Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L0712606