107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERA

2007ko aurrekontuan kredituak sortzeko espedientea. Hasierako onespena (07/2 espedientea)

2007ko uztailaren 19an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. Nafarroako Larrialdi Agentziak emaniko diru-laguntzak sortutako kreditua onestea.

2. Udalak eskatuko duen maileguari dagokion kreditu berezia, lehen aipatutako kontu-hartzailearen txostenean dagoena, hasiera batez onestea.

3. Aipatu espedientean, (07/2) kreditu bereziari dagokiona, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki taulan aldez aurretik iragarrita, 15 egun balioduneko epean jendaurrean egotea herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

4. Lehen aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez bada, espediente hau behin betiko onetsitzat hartuko dela ohartaraztea.

Beran, 2007ko abuztuaren 2an._Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0712712