107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2501/2007 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean bukatutzat eman eta, horren ondorioz, María Antonia Sesma Vea Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Kontsumoko Arbitrajearen Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, uztailaren 30eko 2501/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean bukatutzat eman du eta, horren ondorioz, María Antonia Sesma Vea Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Kontsumoko Arbitrajearen Ataleko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Iruñean, 2007ko uztailaren 30ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia ez egoteagatik (martxoaren 22ko 32/2005 Foru Agindua), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0713051