107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BERUETE

Usategiak enkantean

Berueteko Kontzejuak enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, Akan, Artxulo, Makittola eta Korneta alderdietako usategietako ehiza postuak errentan emateko; 12 postu dira eta NA-10.230 barrutian daude.

Kontzeju Etxean eginen da enkantea, 2007ko irailaren 20an, ostegunez, arratseko zortzietan.

Behar izanez gero, bigarren enkantea eta hirugarrena eginen dira, honela egin ere:

Bigarren enkantea, %10 merkeago, irailaren 27an, arratsaldeko ordu batean.

Hirugarren enkantea, %20 merkeago, irailaren 28an, arratsaldeko ordu batean.

Lizitazioaren hasierako prezioa 9.000 eurokoa da urteko, eta hiru urterako egiten da enkantea. Baldintzen agiria Berueteko Kontzejuko Alkatetzan dago interesdunen eskura.

Berueten, 2007ko abuztuaren 22an._Alkatea, Fernanda Fernández Freije.

Iragarkiaren kodea: L0713045