107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CAPARROSO

Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2007ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2007ko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Caparroson, 2007ko abuztuaren 6an._Alkate udalburua, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0712612