II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
BURLATA
Deialdia, Burlatako Udalaren zerbitzuko gizarte langile izateko lanpostu bat, oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Udal honetako alkateak, gaurko datarekin, ebazpena eman du. Hona hemen testua:
1._Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Udalaren zerbitzuko gizarte langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian, 2007ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, uztailaren 6an. Hona hemen:
Onartuak:
URZAINQUI IRIARTE, MAITE
VILLANUEVA MARTINEZ, RONCESVALLES
Baztertuak: inor ez.
2._Izangai baztertuek, onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte edo, aurkeztutako dokumentazioan akatsik egonez gero, haiek zuzendu.
Burlatan, 2007ko abuztuaren 7an._Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0712610